Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Zerbitzuak eta izapideak > Zigorrak eteteko ordezko erak

Zigorrak eteteko ordezko erak

Lagun zaitzakegu

  • Gizartearentzat lan egitera kondenatu bazaituzte.
  • Epai bidez ezarritako programa edo tratamendu bat egin behar baduzu.

Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzua (ZKEZ) EAEko Epaitegiek eta Auzitegiek ezarritako komunitatearen onerako izango diren lanak egiteko zigorrak (KOL) zigor askatasun-gabetzaileak eteteko erak eta segurtasun neurriak bermatzeaz arduratzen da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Nori zuzenduta dago

Zerbitzua gure autonomia erkidegoan helbidea duten zigortuei zuzenduta dago, nahiz eta epaia beste erkidego bateko Epaitegi edo Auzitegi batekoa izan.

ZKEZ-ek  komunitatearen onerako izango den lana eginarazteko, zigor askatasun-gabetzaileak eteteko beharrezkoak diren ekimen administratibo guztiak egiten ditu.

Gora itzuli

Nola funtzionatzen du zerbitzuak

ZKEZ-ek organu judizialekin eta espetxeetako zuzendaritzarekin egingo du lan.

Horrela bada, besteak beste, honako hauek egingo ditu:

  • Zigortuekin zitazioak eta elkarrizketak egingo ditu.
  • Betearazpen-, parte-hartze- eta jarraipen-planak egingo ditu; era berean, agintari judizialentzako garapen- eta jarraipen- txostenak egingo ditu (esku-hartze programak, KOL…)
  • Baliabideak bilatu eta kudeatuko ditu.
  • Zigor-eteteak eta komunitatearen onerako lanak direla eta, esku-hartze programen jarraipena egingo du.
  • Espetxeei, ezarritako zigor edo neurriak betetzerakoan izan daitezkeen gertakari nagusien berri emango die eta, ekintzak amaitzen direnean ere, jakinaraziko die.

Gora itzuli

Zenbat balio du

Doako prozesua da.

Gora itzuli