D Logotipo de JustiziaNet JustiziaNet
Eusko Jaurlaritzako Logotipoa
D
Menu
Justizia Ezagutu
JustiziaNet
Nortzuk garen
JustiziaNet
Bulego Judizial Berria
JustiziaNet
Justizia Adm. Euskal Behatokia
JustiziaNet
Euskararen Txokoa
JustiziaNet
Helbideak eta telefonoak
JustiziaNet
Auzitegi - Medikuntzako Euskal Erakundea
JustiziaNet
Laguntza Juridikoa
JustiziaNet
Justiziarekiko Lankidetzarako Zerbitzuak
JustiziaNet
Etxeko indarkeria
JustiziaNet
Talde Psikosoziala
JustiziaNet
Legeria
JustiziaNet
Justizia umeentzako
JustiziaNet
Menu
Zure Zerbitzura
JustiziaNet
Erregistro Zibila
JustiziaNet
Enkante Judizialak
JustiziaNet
Arreta zerbitzua
JustiziaNet
Inkautatutako gauzak
JustiziaNet
Lehiakidearen txokoa
JustiziaNet
Lan-poltsa
JustiziaNet
BuzónJarri gurekin harremanetan
Icono de conformidad con el Nivel A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI D
Menu
JustiziaNet
Foroak Kanalak Estekak Kanalak Ohiko Galderak Kanalak Albisteak Kanalak Agenda
2010ko Irailak 7
JustiziaNet
home > etxeko indarkeria > galderak eta erantzunak
Galderak eta erantzunak
JustiziaNet
JustiziaNet


Nork eska dezake, baina, Babesteko Agindua Nork eska dezake, baina, Babesteko Agindua

Ondorengo pertsonak dira Babesteko Agindua eskatzea dutenak: biktima bera edo harekin Kode Penaleko 153. artikuluan aipatutako adeitasun-harremana duen edonor, hau da, ezkontideak edo biktimarekin ezkontzaren antzeko afektibitate-harreman egonkorra izan duen edo duen pertsonak, biktimaren, ezkontidearen edo biktimaren bizikideren seme-alabak, haren ardurapekoak, harekin bizi diren aurrekoak edo ezinduak edo izatez biktimarekiko edo haren bizikidearekiko guraso-aginte, tutoretza, kuratela, harrera edo zaintza harremana dutenak. Epaileak edo Ministerio Fiskalak eskatuta ere egongo da Babesteko Agindua ematea.


Non eskatu behar da Babesteko Agindua Non eskatu behar da Babesteko Agindua

Babesteko Agindua zuzenean eska dakieke agintari judizialari, Fiskaltzari edo Segurtasuneko Indar eta Kidegoei, baita Biktimari laguntzeko bulegoetan edo administrazio publikoen baitako gizarte-zerbitzu edo laguntza-erakundeetan ere.


Nola eskatu Babesteko Agindua Nola eskatu Babesteko Agindua

Babesteko Agindua eskatzeko formulario edo Babesteko Agindua eskatzeko eredua taxutu da, eta ezinbestekoa da horrelako idazkiak zenbait erakundetan egotea: organo judizial guztietan zibil zein penaletan, fiskaltzetan, biktimari laguntzeko bulegoetan, herritarrari laguntzeko bulegoetan, abokatuen elkargoen orientazio juridikoko zerbitzuetan, polizia-bulegoetan eta gizarte-zerbitzuetan eta laguntza erakundeetan.

Eskabidea betetzeko jarraibideak berarekin batera doaz; nolanahi ere, komeniko litzateke eskabidea jasotzen duen organismoak biktimari berori betetzen laguntzea.


Zer egin behar da Babesteko Agindu bat jaso ondorenZer egin behar da Babesteko Agindu bat jaso ondoren

Behin Babesteko Agindu bat formalizatu ondoren, berori jaso duen erakundeak kopia bat eman behar dio eskatzaileari, beste bat gorde berarentzat, eta tokiko guardiako epaitegira jatorrizkoa bidali.


Zenbat Babesteko Agindu izan dezake pertsona batek Zenbat Babesteko Agindu izan dezake pertsona batek

Biktima bakoitzari buruzko Babesteko Agindu bakarra egon daiteke. Aginduaren edukia aldatzea egongo da, salatutako egoera aldatuz gero, baina ez da egongo aldi berean beste Babesteko Agindua egiterik egongo.