|
Guardiako epaileak erabakitako Babesteko Aginduak Administrazio Publikoek aurreikusitako gizarte-arloko babes eta laguntza baliabideak abiarazten ditu. Horregatik, beharrezkoa da aldi berean koordinazio eta komunikazio bideak ezartzea.
Babesteko Agindua titulu bat da, biktima ondoren azaltzen diren laguntzak jasotzeko gaitzen duena, betiere hark ordenamenduak eskatutako baldintzak betetzen baditu:
- Gizarteratzeko errenta aktiboa
- Gizarte-laguntza: harrera-etxea, eguneko zentroa, tutoretzapeko pisuak eta abar.
- Doako laguntza juridiko espezializatua.
- Doako laguntza psikologikoa.
- Biktimak eskaera egin duen erkidegoko legeek eta arauek aurreikusitako beste edozein laguntza.
|