|
2003ko abuztuaren 2an (larunbata) indarrean sartuko da uztailaren 31ko 27/2003 Legea, etxeko indarkeriaren biktimak babesteko agindua arautzen duena; beraz, handik aurrera etxeko indarkeriaren biktimek Babesteko Agindu bat eskatzeko eskubidea izango dute.
Lege horren helburua da, hain zuzen, prozedura judizial azkar eta erraz baten bidez biktimek euren babeserako estatutu osoa lortzea izan dezatela. Babesteko agindu judizialak neurri zibilak eta penalak ekarriko ditu, eta, era berean, administrazio publikoek (estatu, erkidego eta tokikoak) euren sistema juridikoetan ezarrita dauden gizarte-babeseko baliabideak martxan jarriko dituzte.
Neurri horiek gauzatze aldera, etxeko indarkeriaren biktimak babesteko aginduaren ezarpenaren jarraipen-batzordeak babesteko agindua eskatzeko eredu bat taxutu du, baita jarduteko protokolo bat, ondoren laburbiltzen dena.
|