Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Zerbitzuak eta izapideak > Salaketa aurkeztu

Salaketa aurkeztu

  • Aurrez aurre izapidetu

Ohiko galderak

Zer adierazi behar duzu

Salaketak ahal bezain argiena eta osatuena izan behar du eta, gutxienez, datu hauek jaso behar ditu:

  • Salatzen diren egitateak.
  • Salatzen diren egitateak noiz gertatu ziren.
  • Egitateak non gertatu ziren (toki batean baino gehiagotan izan daiteke).
  • Egitateen lekuko posibleak.
  • Eta judiziorako interesgarritzat jotzen duzun beste edozein datu.

Zer behar duzu

Lesiorik baduzu, mediku-azterketaren ziurtagiria. Lesio fisikorik izanez gero, oso garrantzitsua da ahal bezain azkar, baita salaketa aurkeztu baino lehen ere, osasun-zentro batera joatea (zure etxetik gertuen duzun osasun-zentrora edo hurbilen duzun Ospitaleko Larrialdietara).

Nork egin dezake

Biktimak edo egitateen berri duen edozeinek.

Aurkezteko epea

Delituak preskribatzen ez duen bitartean aurkez dezakezu salaketa.

Non aurkeztu

Salaketa ahoz edo idatziz aurkez dezakezu, Guardiako Epaitegian (eguneko 24 orduetan irekita) edo polizia-etxe batean, Ertzaintzaren zein Udaltzaingoaren egoitzan.

Kontsulta ezazu EAEko Guardiako Epaitegien direktorioa.

Nola erantzuten dizugu

Salaketa aurkeztu ondoren, izapidea hasi duzun udalerriko Instrukzioko Epaitegiak gertatutakoa ikertuko du. Horretarako, lekukoak deituko ditu, auzipetu posibleen adierazpenak entzungo ditu, adituen txostenak eskatuko ditu...

Ikerketa-lanak bukatu ondoren, Instrukzioko Epaileak ekintza hauetakoren bat egin beharko du:

  • Fiskaltzaren txostena jaso ondoren, prozedura artxibatuko duen erabaki: instrukzioko Epaileak zure prozedura artxibatzea erabakitzen badu, eta kaltetuta sentitzen bazara, artxibatzearen aurkako errekurtsoa aurkez dezakezu.
  • Prozedura Zigor-arloko Epaitegira edo Auzitegi Nazionalera bidali, egitateak delitu astun direla ulertzen badu: instrukzioko Epaileak prozedura Zigor-arloko Epaitegira bidaltzea erabakitzen badu, Zigor-arloko Epaitegiak finkatuko du judiziorako eguna eta ordua, alderdiak eta lekukoak deituko ditu eta epaia emango du.
  • Judizioa egiteko eguna Instrukzioko Epaitegian bertan adierazi: instrukzioko Epaileak judizioa egiteko eskuduna dela ulertzen badu, epaitza legez finkatutako delitu edo hutsegiteengatik emango du.Ebazpena baino lehenago zigor arloko bitartekaritzara ere bidal daitezke eginbideak.

Epaia eman ondoren, Epaileak bere eskura dituen baliabide guztiak erabili beharko ditu zuzen betetzen dela bermatzeko. Adibidez, epaitza ekonomikoa dakarren epaia bada, zorra ordaintzeko adina ondasun enbargatuko ditu. Epaia askatasuna kentzea bada, ordena publikoko indarrei atxilotu eta espetxeratzeko agindua emango die eta, beharrezkoa bada, bilatzeko eta atxilotzeko agindua ere emango du.

Izapidetu bitartean

Mediku-azterketa: salaketa aurkezterakoan lesio fisikorik baldin baduzu, auzitegi-mediku batek aztertu beharko zaitu, horren aurretik osasun-zentro batera joan eta ziurtagiri medikoa eman badizute ere.

Ebazpenarekin bat ez etortzea: alderdietakoren bat judizioan emandako ebazpenarekin ados ez badago, errekurtsoa aurkez dezake. Errekurtsoa goragoko instantzia batera bidaliko da, Probintzia Auzitegira. Han, kasua berriz aztertuko dute eta epaia emango dute. Jarraian, autoak dagokion Epaitegira bidaliko dira, epaia betearaz dezan.

Izapidearen kostua

Salaketa jartzea doako izapidea da.

Informazio osagarria

Kontsulta ezazu EAEko Guardiako Epaitegien direktorioa.

Biktima bazara edo biktima den inor ezagutuz gero, aholkularitza jaso dezakezu, Biktimari Laguntzeko Zerbitzuan.