Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Hasiera > Justiziako profesionalak > Ohiko galderak

Justiziako profesionalari buruzko ohiko galderak

Zer da ziurtagiri elektroniko bat?

Ziurtapen zerbitzuen emaile batek elektronikoki sinatutako dokumentua da ziurtagiri elektronikoa, sinadura baten egiaztatze datuak sinatzaile batekin lotzen dituena eta sinatzaile horren nortasuna baieztatzen duena.

Gora itzuli

JustiziaSip zerbitzuan kontsultak egin ditzaket?

Bai.  JustiziaSip profesionalentzako kontsulta-zerbitzua da eta horien ardurapeko auziak zertan diren eta bulego judizialetan zein egoeratan dauden jakiteko balio du.

Gora itzuli

Nork erabil dezake JustiziaSiP zerbitzua?

Euskal Autonomia Erkidegoko elkargoetako baten kide profesionalek eta, gainera, Bulego Judizialaren Kudeaketa Sisteman alderdietakoren baten ordezkari bezala erregistratuta daudenek. Bestela, zerbitzuan sartzeko aukera egongo da, baina inolako daturik ikusi gabe.

Gora itzuli

Zer behar dut JustiziaSip zerbitzua erabiltzeko?

Ezinbestekoa da Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresak, Izenpe SAk, igorritako ziurtagiri digitala edukitzea edo, bestela, zure elkargoan eska dezakezun txartel bat izatea. Zure datu pertsonalak egiaztatu eta kontratu bat sinatu ondoren, txartela ongi erabiliko duzula adieraziz, egun bateko epean jasoko duzu txartela. Informazio gehiago jasotzeko, Izenpek eskaintzen duen informazioa kontsulta dezakezu.

Gora itzuli

Erabil al daiteke sinadura elektronikoa herri administrazioen esparruan?

Herri administrazioen esparruan erabil daiteke sinadura elektronikoa, bai eta herri administrazioen organismo publikoetan eta horiekin lotutako erakundeetan zein menpekoetan, eta horiek guztiek elkarren artean eta partikularrekin dituzten harremanetan ere erabili ahal da.

Gora itzuli

Zer egin behar dut JustiziaSip zerbitzua erabili ahal izateko txartela galduz gero?

Kide zaren profesionalen elkargora jo dezakezu. Elkargoak txartel berria emango dizu eta aurrekoari baja emateaz ere arduratuko da.

Gora itzuli

Zer egin behar dut alderdi naizen auzi, ikustaldi edota banaketaren bat ez bada JustiziaSip-en agertzen?

Bi aukera dauzkazu:

Gora itzuli