Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Zerbitzuak eta izapideak > Nazionalitate eskaera

Nazionalitate eskaera

Nazionalitatea eskuratzeko arrazoia:

Bertan bizitzeagatiko nazionalitatea

Legeak finkatutako denbora-tarte zehatz batean legez eta jarraian Espainian bizitzeagatik lortzen da.

Zein da zure egoera? Kontsulta ezazu zure egoerari buruzko informazioa:

Gora itzuli

Egoera edukitza

Erregistro Zibilean inskribatutako titulu batean oinarrituta, fede onez eta urtetan zehar, Espainiako nazionalitatea balute bezala jokatzen duten pertsonek eskuratu dezaketen nazionalitatea da. Urte horietan pertsona horiek ez dute benetako egoeraren berri izan, hau da, benetan espainiarrak zirela uste izan dute.

Egoera edukitza bidez nazionalitate eskaerari buruzko informazioa

Gora itzuli

Herritartze agiria

Gobernuak du, errege dekretu bidez, herritartze agiria emateko ahalmena, agiria eskatu duen pertsonak ezohiko baldintza berezi batzuk betetzen dituenean.

Herritartze agiria bidez nazionalitate eskaerari buruzko informazioa

Gora itzuli

Jatorrizko Espainiako nazionalitatea

Jaiotzetik ematen zaio pertsona bati, bere gurasoek duten nazionalitatearen arabera edo pertsonaren jaiotza-lekuaren, eta jaiotzaren edo adopzioaren baldintzen arabera.

Jatorrizko Espainiako nazionalitatea bidez nazionalitate eskaerari buruzko informazioa

Gora itzuli

Aukera

Egoera jakin batzuetan dauden pertsona atzerritarrei Espainiako nazionalitatea hautatzeko ematen zaien aukera da, esaterako, atzerritar hori espainiar baten guraso ahalaren mende egon bada, edo adin nagusikoa izanik espainiar batek adoptatu badu.

Aukera bidez nazionalitate eskaerari buruzko informazioa

Gora itzuli

Memoria Historikoaren legea

52/2007 Legearen 18. Artikuluak, (Memoria Historikoaren Legea), aurreko nazionalitateari uko egin gabe brigadistek berriz ere espainiako nazionalitatea eskatzeko aukera ezartzen du.

Memoria Historikoaren legea bidez nazionalitate eskaerari buruzko informazioa

Gora itzuli