
Orientazio Juridikoko Zerbitzuaren bulegoetan, prozedura izapidetzeko eskumena duen epaitegia dagoen tokiari dagozkion bulegoetan, hain zuzen. Esaterako, Burgosen dagoen lursail baten erreklamazioa egiteko, eskatzaileak eskaera Burgosen egin beharko du, bera Bilbon bizi bada ere.
Gure autonomia erkidegoan OJZren bulegoak Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Justizia Jauregietan daude.
Postaz edo eskatzailea bizi den tokiko epaitegi dekanoaren bidez ere egin ahal izango da eskaera. Bide hori beste lurralde batzuetako eskaerak jasotzen direnean erabili ohi da. Eskaerak epaitegi dekanora iristen dira eta handik Orientazio Juridikoko Zerbitzura igortzen dira.
Lege informazioa