Doako laguntza juridikoaren onuradunek zein prestazio jasotzen dituzte?
Prozesua hasi aurretik, aholkularitza eta orientazioa doan.
Abokatu baten laguntza, baldin eta atxilotuta edo preso badago eta abokaturik izendatu ez badu.
Abokatu eta prokuradore bana izendatuko zaizkio, judiziorako beharrezkoa bada.
Aldizkari ofizialetan iragarkiak edo ediktuak argitaratu behar izanez gero, doan argitaratzeko aukera.
Errekurtsoak jartzeko ordaindu beharrik eza.
Adituen laguntza doan.
Notariotzako kopiak, lekukotzak, tresnak eta aktak doan eskuratu ahal izango ditu, Notariotza Erregelamenduaren 130. artikuluan ezarritako baldintzetan.
Eskritura publikoren bat egin behar badu, edo notariotzako kopiak eta lekukotzak behar izanez gero, epaileak eskatu dituelako edo bere asmoak frogatzeko behar dituelako, ordaindu beharreko tasa ofiziala % 80 murriztuko zaio.
Jabetza eta Merkataritza Erregistroetatik orriak, ziurtagiriak, idatzoharrak, idazpenak eta inskripzioak behar izanez gero ere, tasak % 80 murriztuko zaizkio.
Azken bi kasu horietan, interesdunari ez zaio ezer kobratuko, lanbide arteko gutxieneko soldata baino diru-sarrera txikiagoak dituela frogatzen badu.