Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Justizia elektronikoa > Komunikazio elektronikoen balantzea

Komunikazio elektronikoen balantzea

2016ko urtarrilaren 1etik profesionalen eta Justizia Administrazioaren arteko harremanak telematikoak izan behar dira. Horrela adierazita dator Prozedura Zibila aldatzen duen 42/2015 Legean. Eusko Jaurlaritzak 2016ko maiatzaren 19ko Ebazpenean ezarritako protokoloaren arabera, abokatuek, prokuradoreek eta lan-harremanetako gradudunek telematikoki jasotzen dituzte jakinarazpenak, eta telematikoki bidaltzen dituzte epaitegi zein bulego judizialetara idazkiak eta dokumentuak.

2016-06-30 arte egindako komunikazio elektronikoei buruzko datuak.

Lurraldea Hasierako idazkiak Izapidetzeko idazkiak Jakinarazpenak
Bizkaia 0    
Gipuzkoa 0    
Araba 0    
Euskadi 0 7.781 499.408

 

2016-06-30 arte JustiziaSIP-eko erabiltzaile-taldeei buruzko datu orokorrak.

Profesional-mota  2016
 Abokatuak  5.000
 Prokuradoreak  600
 Lan-harremanetako gradudunak  800
 Euskadi  6.400

 

Epe labur horretan dokumentazioa elektronikoki bidaltzeko eta jasotzeko hainbat gorabehera egon da; hori dela eta, sistema garatzeko eta erabateko egonkortasuna bermatzeko aldaketak egin dira. Teknologikoki egindako lana garrantzitsua izan da, bai eta profesionalekin prozesuaren jarraipena egiteko aldian-aldian egindako batzarrak ere..

EAEn JustiziaBAT eta JustiziaSIP kudeaketa prozesaleko sistemak egokitzeko aldaketak egin dira, organo eta bulego judizial zein fiskalek jakinarazpenak eta idazkiak arlo jurisdikzional guztietan telematikoki aurkezteko aukera izaten dezaten. Era berean, pantaila berriak, PC berriak, txartel grafikoak, inprimagailuak eta eskaner berriak jarri dira. Aldaketaren kudeaketari dagokionez, bestalde, beharrezko trebakuntza bulego judizialen bitartez eman da.