Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Jaiotza-ziurtagiria

Ohiko galderak

Jaiotza-ziurtagiriak jaiotza, data, ordua, lekua, haurraren sexua eta seme-alabatasuna ziurtatzen ditu. Ziurtagiriak positiboak edo negatiboak izan daitezke.

Ziurtagiri negatiboak pertsona Erregistro Zibil horretan inskribatuta ez dagoela egiaztatzen du.

Ziurtagiri positiboak bi motakoak izan daitezke: Laburpena: Erregistro Zibilean jaiotzari buruz dagoen informazioaren laburpena; edo hitzez hitzekoa: jaiotza-inskripzioaren kopia literala da.

Zer behar duzu

Ez duzu inprimakirik bete behar, ez eta hitzordurik eskatu behar ere. Leihatilan eskatu nahi duzun jaiotza-ziurtagiriari dagokion pertsonaren izena, abizenak, eta jaiotza-data eta tokia esatea nahikoa da.

Aurkezteko epea

Jaiotza erregistratu den egunaren biharamunetik aurrera aurkez dezakezu eskaera. Eskaera epe mugagabean egin daiteke, baita pertsona hil bada ere.

Non aurkeztu

Jaiotza erregistratuta dagoen Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian.

Nola erantzuten dizugu

Ziurtagiria berehala emango dizugu.

Izapidetu bitartean

Akats posibleak zuzentzea: Jaiotza-ziurtagirian akatsen bat antzemanez gero, akatsa zuzentzeko espediente bat abiarazi beharko duzu bizilekuaren arabera dagokizun Erregistro Zibilean, akatsa egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztuta. Izapide hori egin ondoren, erroldatuta zauden Erregistro Zibila jaiotza-ziurtagiriari dagokion Erregistroarekin harremanetan jarriko da, dokumentua aldatzeko. Hiru egun inguruko epean, zuzendutako ziurtagiria eskuratu ahal izango duzu.

Ziurtagiria iraungitzea

Jaiotza-ziurtagiriek iraungitze-datarik ez duten arren, egia da izapide batzuetan ziurtagiriak hiru edo sei hilabete baino gehiago ez izatea eskatzen dutela.

Izapidearen kostua

Doako izapidea.