Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Zerbitzuak eta izapideak > Gordailuen kontua

Gordailuen kontua

  • Aurrez aurre izapidetu

Ohiko galderak

Gordailuak eta kontsignak Justizia Ministerioak izendatzen duen kreditu-erakundean zabaldutako "gordailuen eta kontsignen kontu" batean zenbatekoak sartuz egiten dira.

Zer behar duzu

Enkante batean parte-hartzeko gordailuak telematikoki egin behar dira Enkante Judizialen Atari Bakarrean. Horretarako, dirua eskaini nahi duzun enkantea aurkitu eta “gordailua egin” aukeran sakatu behar duzu; ondoren, zure banku-kontuaren zenbakia idatzi behar duzu enkantean dagoen ondasunaren balioaren %5  atxiki diezazuten.

Horrez gain, dirua sartzeko beste bi aukera daude:

  • Banco Santanderren bulego batera joan zaitezke
  • Banku-trasferentzia bat egin dezakezu

Banco Santanderren bulego batean dirua sartzea

Dirua Bancon Santanderren edozein bulegotako Gordailu eta Kontsignazio Judizialen kontuan sar dezakezu (Epaitegia dagoen herrian Bancon Santanderrek ez badu bulegorik, erakunde laguntzailean sartu dirua).

Kontuan sartu beharreko diruarekin, tituluarekin edo balorearekin batera, 3 orri autokopiagarri dituen arrosa koloreko inprimakia aurkeztu behar duzu, Dirua sartu izanaren agiria izenekoa.

Inprimakia banku-bulegoan bertan edo Epaitegian eska dezakezu.

Arreta handiz bete prozedurari dagozkion digituak eta zure datu pertsonalak. Saiatu ahalik eta datu osoenak eta zehatzenak ematen (garrantzitsua da, noizbait zurekin harremanetan jarri beharra izanez gero). Prozedurari dagozkion digituak Epaitegian emango dizkizute.

Sarrera-egiaztagiriaren alea txukun-txukun gorde beharko duzu, bankuak behar bezala zigilatu eta ziurtatuta, horixe baita emango zaizun sarrera egin izanaren froga bakarra, eta akatsen bat edo desadostasunen bat gertatuz gero aurkeztu beharko duzuna.

Honako bideak dituzu dirua sartzeko:

  • Dirutan: honako monetak onartzen dira: EUROA (EUR) edo eurora bihur daitezkeen honako moneta hauetatik edozein: dolar australiarra (AUD), dolar kanadarra (CAD), franko suitzarra (CHF), koroa daniarra (DKK), libera esterlina (GBP), yen japoniarra (JPY), koroa norvegiarra (NOK), koroa suediarra (SEK), dolar estatubatuarra (USD) eta dirham marokoarra (MAD). Baneston kontua badaukazu, eskatu diru-sarrera zuzenean zure kontutik egin diezazutela, aldez aurretik dirua atera beharrik izan gabe.
  • Banku-txeke edo txeke adostu bidez: txekea dirua sartzeko agindu dizun Epaitegiaren edo Auzitegiaren izenean jarri behar da. Banku-erakundearen (Banco Santander) izenean ere jar daitezke txekeak.

    Ez da eramailearentzako txekerik onartuko, ezta kontu korronteen txekerik edo atzerrian egindako txekerik ere (horren moneta edozein dela ere), nahiz eta EBko herrialdeetakoak izan. Eurotan (EUR) egindako banku-txekeak edo txeke adostuak bakarrik onartuko dira eta Espainiako Konpentsazio Sisteman parte hartzen duten Espainian kokatutako erakundeek jaulkiak izan behar dute.

    Txekeak ez du "Dirua sartu izanaren agiria" inprimakia betetzeko eginbeharretik salbuesten.

Banku-trasferentzia

Diru-sarrera banku-trasferentzia bidez egin dezakezu, Banco Santander ez den beste banku erakunde batean irekitako kontu korronte batetik:

Horrelakoetan, ez dago "Dirua sartu izanaren agiria" bete beharrik.

Dirua prozedurak berekin dakarren espediente-kontu batera trasferentzia bidez sartzeko, hurrengoa egin behar duzu:

  • 20 digituz osatutako kontu zenbakira transferentzia egin behar duzu. Hauek dira 20 digituak:

Bankuaren kodea: 0049
Sukurtsalaren kodea: 3569
Kontrol-zenbakia: 92
Kontuaren zenbakia: 0005001274

I.B.A.N: IBANES55 0049 3569 9200 0500 1274

  • Agindu-emailearen eremuan, dirua sartzeko betebeharra duen pertsona fisikoaren edo juridikoaren izena edo sozietate-izena, eta bere IFZ/IFK adierazi behar dira.
  • Onuradunaren eremuan, diru-sarrera egiteko agindua eman duen Epaitegiaren edo Auzitegiaren izena jarri behar da.
  • Oharrak edo Trasferentziaren kontzeptua eremuan, prozedurari dagozkion 16 digituak eta sarrera zein kontzeptutan egiten den adierazi behar dira.

Oso garrantzitsua: prozedurari dagozkion 16 digitu horiek bloke bakarrean idatzi behar dira, bata bestearengandik bereizteko inolako zuriunerik eta karaktererik gabe. Jarraian, zuriune bat utzi eta diru-sarreraren kontzeptua adieraz dezakezu.

Hamasei digituak idazten ez badituzu, akatsen bat egiten baduzu edo behar ez den tokian idazten badituzu, trasferentzia ez da iritsi behar duenarengana iritsiko, espediente judiziala identifikatu ahal ez izateagatik atzera botako baita.

Adibide zuzena

Zuzena 2345000005023498 Manuel Fernándezen nomina-atxikipena

Adibide okerra

Okerra Manuel Fernándezen nomina-atxikipena Exp.: 2345-0000-05-234-98

Trasferentzia Banco Santanderreko zure kontutik egin nahi izanez gero, Bancon Santanderren banka elektronikoa (Supernet) ere erabil dezakezu. Horretarako, prozedurari dagozkion 16 digituak eta prozeduraren kontzeptua adierazi behar dituzu. Eragiketa hori egiteko xehetasunak jakiteko, jarri harremanetan bankuarekin.

Gordailu eta kontsignazio judizialen kontuei dagozkien eragiketa asko egiten dituzten enpresa handientzat, aseguru etxeentzat eta antzekoentzat, Banco Santander taldeak trasferentzia masiboak egiteko prozedura bat dauka definituta (Espainiako Bankuen Elkartearen 34. koadernoan oinarrituta prestatua)

Nork egin dezake

Diru kopuru bat sartu behar dutela esanez, epaitegitik mezu bat jasotzen duten pertsonek.

Prozedura judizial batean egon ez arren, enkante judizial batean parte hartu nahi duen edozein herritarrek.

Aurkezteko epea

Dirua epaitegiak hala eskatuta sartu behar baduzu, mezuan bertan azalduko da hori egiteko duzun epea.

Dirua enkante judizial batean parte hartzeko sartu behar baduzu, enkantearen eguna baino lehen egin beharko duzu.
 

Non aurkeztu

Banco Santanderren (zerbitzua esleitua duen erakundean) Justizia Ministerioaren "Gordailu eta Kontsignazio Kontuan".

Izapidearen kostua

Banco Santanderren kontu bat baldin baduzu, aukera duzu zure kontutik trasferentzia bat zuzenean egiteko, aurrez dirua atera behar izan gabe.

Trasferentzia Banco Santander taldekoa ez den finantza erakunde batetik egiten baduzu, erakundeak horrelako eragiketetarako ezarritako kostua ordaindu beharko duzu.
 

Informazio osagarria

Ordainketa, gordailu eta kontsignazio judizialei buruz indarrean dagoen araudia

Gaur egun irailaren 16ko 1273/2011Errege Dekretua (pdf, 149 KB) dago indarrean. Dekretu horren bidez, apirilaren 21eko 467/2006 Errege Dekretua (pdf, 173 KB), eskudirutan eginiko gordailuak eta kontsigna judizialak, efektuenak edo baloreenak arautzen dituena, aldatzen da. 

Era berean, beharrezkoa da apirilaren 4ko JUS/1623/2007 Aginduan (pdf, 6,6 MB)ezarritakoari ere erreparatzea. Agindu horren bidez onartu ziren 467/2006 Errege Dekretuak araututako diru-sarrerak egiteko inprimakien ereduak, ordaintzeko aginduak eta transferentzia aginduak.

Informazioa jasotzeko eskubidea

467/2006 Errege Dekretuaren (pdf, 173 KB)arabera, diru-sarrera judizialak egin behar dituzten herritar guztiek dute dirua sartzeko moduari eta baldintzei buruzko informazioa eskatzeko eskubidea eta funtzionarioek, berriz, informazio hori eskaintzeko betebeharra. Hortaz, dagokion organo judizialari eskatu ahal izango dizkiozu Gordailu eta Kontsignazio Judizialen kontuaren zenbakia, eta baita kontu horri lotutako espediente-kontuaren zenbakia ere.