Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Zerbitzuak eta izapideak > Familien gainzorpetzea

Familien gainzorpetzea

Lagun zaitzakegu

  • Langabezian bazaude eta ezin badiezu zure hipoteka-maileguen gastuei aurre egin.
  • Zure semea edo alaba hipoteka ez ordaintzeagatik kaleratu behar badute eta bere abala zure ohiko etxebizitza bada.
  • Bankuak zure hipoteka birnegoziatzeari uko egin badio.
  • Gainzorpetuta bazaude.

Hipoteka-Bitartekaritzako Zerbitzuak zure bankuarekin utzarazpena ekiditeko aukerak negoziatzen lagunduko dizu. Helburua zure ohiko etxebizitzaren galera ekiditea da; gainzorpetuta zaudelako, edo ezin diozulako hipoteka-maileguaren gastuei aurre egin , prozesu judiziala abian izan ala ez.

Noiz eska dezaket zerbitzu hau?

Ohiko etxebizitza erostearen ondorioz gainzorpetuta bazaude, betiere hipoteka-mailegua 350.000 eurotik beherakoa baldin bada. Etxebizitza EAEn baldin badago eta aurretiaz finantza-erakundearekin negoziatzen saiatu bazara.

Gora itzuli

Nola eska dezaket?

Lehenik eta behin zerbitzuko eskaera-orria bete behar duzu eta eskatuko zaizun dokumentazio guztia bildu behar duzu. Ondoren, aurretiazko zita eskatu behar duzu dokumentazio guztia entregatzeko eta bitartekari bat izenda diezazuten.

  • Araba: 945 25 02 09
  • Gipuzkoa: 943 01 41 96
  • Bizkaia:946 61 32 10

Abuztuan hurrengo zenbakira deitu behar duzu: 945 01 90 91.

Gora itzuli

Nola funtzionatzen du zerbitzuak?

Dokumentazio guztia batu eta eskaera-orria bete ondoren, aurretiazko zita telefonoz eskatu behar duzu. Ondoren, dokumentazioa eskuan daukazula hitzordua emandako egunean eta orduan dagokizun bulegoan aurkeztu beharko zara. Jarraian  bitartekari bat izendatuko zaizu, eta hau zurekin kontaktuan jarriko da batzar bat egin eta jarraitu beharreko pausuak zehazteko.

Gora itzuli

Zenbat kostatuko zait?

Prozedura hau doakoa da.

Gora itzuli