Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Ezkontza-ziurtagiria motako ohiko galderak

Ziurtagiria ukatu didate eskaera bikoiztuta dagoelako. Zer egin dezaket?

Nahi beste ziurtagiri eska daitezke  Erregistro Zibilean.  Zenbait kasutan, denbora-tarte labur batean pertsona berdinari buruzko 10 eskaera jasoz gero, eskaera bertan behera gelditzen da, akats bat  izan daitekeelako. Hala ere, ezinbestean beste kopia bat behar baduzu, Justizia.net bidez eska dezakezu arazo gabe.

Gora itzuli

Ziurtagiria posta elektronikoz bidal diezadakezue?

Ez. Jaiotza-, ezkontza- eta heriotza- ziurtagiriak online eska daitezke Justizia.net bidez, baina posta arrunt bidez bakarrik bidaltzen dira.

Gora itzuli

Nire ezkontza ziurtagirian ez dago jasota nire dibortzioa . Zer egin behar dut jasota ager dadin?

Baliteke dibortzio epaia eman zuen Lehen Auzialdiko Epaitegiak dibortzio horren berri eman ez izana zegokion Erregistro Zibilari. Hori dela eta dibortzioaren epaia eman zuen epaitegiari ezkontza inskribatu zenuten erregistro zibilari dibortzioaren berri eman diezaion eskatu behar diozu. Izapide horren ondoren, dibortzioa jasota duen ezkontza ziurtagiria eskatu ahal izango duzu, bai bertara joanda, bai Justizia.net bidez.

Gora itzuli

Ba al dago dibortzio ziurtagiririk?

Berez ez dago dibortzio ziurtagiririk. Dibortziatuta zaudela ziurtatu nahi baduzu, ezkontza ziurtagiria eskatu behar duzu. Ziurtagiri horren orri-bazterrean ezkontza desegitea jasotzen duen oharra azalduko da. Eskaera egiteko ezkontza inskribatu zenuten Erregistro Zibil edo Bake Epaitegira jo behar duzu.

Gora itzuli

Nola lor dezaket dibortziatuta nagoela jasota duen ezkontza ziurtagiria?

Dibortzioa eman duen Lehen Auzialdiko Epaitegia da ezkontza inskribatu zenuten erregistro zibilean dibortziatu egin zaretela jakinarazi behar duena. Beraz,  erregistro zibilean edo bake epaitegian bertan zein  Justizia.net- en bidez dibortzioa gauzatu dela jasotzen duen ezkontza ziurtagiria eska dezakezu.

Gora itzuli

Nola legeztatu dezaket dokumentu bat Hagako Hitzarmenean ez dagoen herrialde batean baliozkoa izateko?

Dokumentu pribatu bat legeztatu nahi baduzu (adibidez, eskriturak) Hagako Hitzarmenetik kanpo dagoen herrialde batean baliozkoa izateko, dokumentua igorri duen probintzia Notarioen Elkargora jo behar duzu.  Legeztatu beharreko dokumentua publikoa bada (jaiotza, ezkontza edo heriotza ziurtagiria), dokumentua igorri duen Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusira jo behar duzu.

Gora itzuli

Iruņeko Erregistro Zibilak igorritako dokumentu bati apostilla EAEAN-n jar diezaioket?

Ez. Justizia Auzitegi Nagusi bakoitzak dagokion erkidegoan igorritako dokumentuei baino ezin diezaieke jarri apostilla. Hori dela eta, apostilla jarri nahi diozun dokumentua EAEtik kanpoko Erregistro Zibil batean igorritakoa bada, dagokion erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusira jo beharko duzu. Kasu honetan, dokumentua Iruñeko Erregistro Zibilak igorri duenez, Nafarroako Auzitegi Nagusira jo beharko duzu.

Gora itzuli

Nola eska dezaket ziurtagiri negatiboa?

Ziurtagiri negatiboak norbanako-, ezkontza- edo heriotza-inskripziorik ezaren ziurtagiriak dira.  Ziurtagiri mota hauek leihatilan, postaz edo internet bidez eska daitezke. Eskaera  telematikoa Justizia.net-eko ziurtagiriak online egiteko aplikazioaren bidez egin behar da. Edozein kasutan, ziurtagiri negatiboa zertarako behar duzun azaldu beharko duzu.

Gora itzuli

Zer nolako ziurtagiriak eska daitezke euskaraz?

Jaiotza-, ezkontza- edo heriotza-ziurtagiriei dagokienez, bi aukera daude:

  • Erregistro Zibila edo Bake Epaitegia informatizatu osteko gertaera guztiak, euskaraz zein gaztelaniaz eska daitezke.
  • Erregistro Zibila edo Bake Epaitegia informatizatu aurretik inskribatutako gertaerak, jaso ziren hizkuntzan bakarrik eskura daitezke.

Euskadiko Bake Epaitegiak eta Erregistroak 2009. urtetik aurrera hasi ziren informatizatzen. Hala ere, erregistroko liburuak informatizatu gabe dituzten Bake Epaitegiak daude oraindik.

Bizi agiriak eta pertsonen egoera zibilari buruzko ziurtagiriak bi hizkuntza ofizialetan eskura daitezke.

Gora itzuli

Ezkontza-ziurtagiria euskaraz eska al dezaket?

Informatizatuta dauden Erregistro Zibilek eta Bake Epaitegiek jaiotza-, ezkontza- eta heriotza-ziurtagiriak ele bietan igor ditzakete, baldin eta gertaera Erregistroa informatizatu ostean inskribatu bazen.

Zuen ezkontza Erregistro Zibila informatizatu ostean inskribatu bazenuten, ziurtagiria euskaraz eska dezakezue. Euskadiko Bake Epaitegiak eta Erregistro Zibilak 2009. urtetik aurrera hasi ziren informatizatzen. Hala ere, erregistroko liburuak informatizatu gabe dituzten Bake Epaitegiak daude oraindik.

Gora itzuli

Non erregistratzen da ondasunen bananketa?

Ondasunen bananketa zuen Familia-liburuan eta ezkontza-inskripzioan erregistratzen da.

Gora itzuli

Orain Burgosen bizi naiz. Nola eska dezaket familia-liburuaren bikoiztua, Sestaora joan gabe?

Batetik bestera joan behar ez izateko, Burgosen duzun egoitzari dagokion Bake Epaitegian egin dezakezu eskaera. Eskaera egiteko ezkontideetako batek epaitegira joan beharko du. Bertan inprimaki bat beteko duzu eta inprimaki hori gero Sestaoko Bake Epaitegira bidaliko dute.

Gora itzuli

Abokatua beharrezkoa al da adostasunezko dibortzioetan?

Dibortzioa adostasunezkoa izan zein ez, dibortziatzeko ezinbestekoa da abokatua eta prokuradorea izatea.  Dibortzioa adostasunezkoa bada, kide biek prokuradore eta abokatu bera izan dezakete. Dibortzioa auzitara badoa, kide bakoitzak bere prokuradorea eta abokatua izan beharko ditu.

Gora itzuli

Nola jar naiteke harremanetan Erregistro Zibil batekin?

Justizia Administrazioak Euskadin dituen zerbitzuetako telefono, helbide, fax eta posta elektroniko guztiak aurki litezke Justizia.net-eko herritarrentzako arreta atalaren bitartez. Erregistro Zibiletan, normalean, honako hau izaten da jendea hartzeko ordutegia: 09:00etatik 15:00etara.

Gora itzuli

Holandako ezkontza-ziurtagiria daukat. Espainian balio al du?

Balioko du ziurtagiria eleaniztuna bada.

Gora itzuli

Non lor dezaket nire ezkontza-ziurtagiria atzerrian ezkondu banaiz?

Agiri hori lortzeko ez duzu nahitaez Madrileko Erregistro Zibil Zentralera joan behar, nahikoa da erroldatuta zauden lekuaren arabera dagokizun Erregistro Zibilean eskaera egitea.

Gora itzuli

Nire ezkontza-ziurtagirian ondasunen banantzea jasota egongo da?

Bai; agiriaren orri-bazterrean idatzita ageriko da ondasunen banantzea.

Gora itzuli

Zenbat balio du Erregistro Zibilean espedienteak eta ziurtagiriak egiteak?

Ezer ere ez.

Gora itzuli

Nola jakin dezaket on line egindako eskabide baten egoeraren berri?

Sartu izapideen egoeraren kontsulta atalean eta jar ezazu zure NAN zenbakia horretarako propio prestatutako moduluan.

Gora itzuli

Nola eska dezaket Hagako apostilla duen ziurtagiri bat?

Lehenengo, jaioterriaren arabera dagokizun erregistro zibilean ziurtagiria eskatu behar duzu, edo bestela, eskabidea on-line egin dezakezu. Ondoren, ziurtagiri hori EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzara bidali behar duzu, hau baita apostilla jartzeaz arduratzen den erakundea

Gora itzuli