Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Zerbitzuak eta izapideak > Ezkontza-inskripzioa

Ezkontza-inskripzioa

  • Aurrez aurre izapidetu

Ohiko galderak

Zer behar duzu

Ezkontza erlijiosoetan

  • Elizaren ziurtagiria.

Ezkontza juduen edo Espainiako Erakunde Erlijioso Ebanjelikoen Federazioko ezkontzen kasuan, ezkontzeko gaitasuna aitortzen duen autoarekin amaitzen den aldez aurreko espediente bat egin beharko duzu. Ezkontza islamiarra bada, orduan ere gomendagarria da izapide hori egitea, baina ez nahitaezkoa. Espedientea egindakoan, sei hilabeteko epea daukazu ezkontza egiteko.

Ezkontza zibiletan

  • Epaitegian ezkonduz gero, ezkontza zibila egin izanaren akta inskripzioa bera dela jakin behar duzu. Inskripzioa Erregistro Zibileko arduradunak, bi ezkontideek, bi lekukok eta Justizia Administrazioaren letraduak sinatuko dute.
  • Udaletxean ezkonduz gero, alkateak edo berak izendatutako beste norbaitek gidatuta, jakin ezazu ezkontza-akta zuzenean ezkondu zaren udalerriko Erregistro Zibilera helaraziko dela. Kasu horretan, Erregistro Zibil horrek inskribatuko du zure ezkontza eta familia-liburua emango dizu.

Atzerrian egindako ezkontzak

Ezkontide bietako bat espainiarra bada edo ezkontza egin ostean espainiar nazionalitatea eskuratzen badu:

  • Ezkontza kanonikoa bada, beharrezkoa da elizaren ziurtagiria eta ezkontza zibila izanez gero, Erregistro Zibilak egindako ezkontza-ziurtagiria.
  • Espainiako Erregistro Zibilak igorritako ezkontide espainiarraren edo espainiartutakoaren hitzez-hitzeko jaiotza ziurtagiria. Jaiotza EAEan inskribatuta egonez gero, ziurtagiria Justizia.net bidez eska dezakezu.
  • Ezkontide atzerritarraren jaiotza ziurtagiria.
  • Espainiako ezkontidearen NANa.
  • Espainiako ezkontidearen egoitza-ziurtagiria.
  • Datuak jasotzen dituen ziurtagiria.

Espedientea izapidetzen den bitartean, informazio edo agiri gehiago eskatzea gerta daiteke.

Kontuz! atzerriko agiri guztiek (eleaniztunak izan ezik) interprete ofizial batek gaztelaniara itzulita eta Hagako Apostillarekin legeztatuta egon behar dute.

Ezkontza zibil edo erlijiosoa inskribatzeko, ez da beharrezkoa aldez aurretik hitzordua eskatzea.

Nork egin dezake

Ez da beharrezkoa ezkontideak Erregistro Zibilera edo Bake Epaitegira joatea zuen ezkontza erregistratzera.

Ezkontza erlijiosoen kasuan, zuen senide batek erregistratu dezake ezkontza eta familia-liburua eskuratu.

Ezkontza zibila Epaitegian eginez gero, sinatzen den akta bera da inskripzioa; ezkontza zibila Udaletxean egiten den kasuetan, ordea, Erregistro Zibilak inskribatzen du bikotea.

Non aurkeztu

Ezkondu zaren udalerriko Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian. Atzerrian ezkonduz gero, Erregistro Zibil Zentralean inskribatu behar duzu.

Nola erantzuten dizugu

Zuen ezkontza inskribatu ondoren, familia-liburua 15 eta 30 egun arteko epean emango dizuegu.

Izapidetu bitartean

Akats posibleak zuzentzea: Ezkontza inskribatu ondoren familia-liburuan akatsen bat ikusiz gero, datu okerrekin inskribatu den pertsona erroldatuta dagoen Erregistro Zibilera joan beharko duzue bi ezkontideek, zuen NAN edo pasaporteekin. Akatsa entregatutako dokumenturen bat transkribatzean gertatuz gero, zuzenketa berehala egingo da eta egun bateko edo biko epean zuzendutako familia-liburua lortuko duzu. Akatsa amaren edo aitaren izenarekin lotuta baldin badago, adibidez, informazio hori ziurtatzeko beste dokumentu batzuk eskatu beharko dira (gurasoen jaiotza-ziurtagiria). Hortaz, baliteke akatsa zuzentzeko pare bat egun behar izatea.

Izapidearen kostua

Doako izapidea.

Informazio osagarria

Ezkontza-inskripzioa lekualdatzea: 1958ko azaroaren 14ko Dekretuaren 76. eta 77. Artikuluak; horien bidez Erregistro Zibilaren Legearen Araudia onartzen da (2007an berrikusia).

Ezkontideek ezkontza- inskripzioa lekualdatzea eska dezakete. Horretarako, egoitzagatik dagokien Erregistro Zibilean hurrengo dokumentuak aurkeztu behar dituzte: 

  • NAN
  • Ezkontzaren hitzez hitzeko ziurtagiria
  • Erroldatze-ziurtagiria

Ezkontza-inskripzioa egoitzagatik dagokien Erregistrora aldatuz gero, hogeita bost urte igaro arte ezkontideek ezin izango dute egoitzagatik beste Erregistro batera aldatu.