
Erregistroan dagoen abizenaren grafia ez bada euskal gramatikari eta fonetikari egokitzen, eta aldatu nahi baldin baduzu, zure bizilekuko Erregistro Zibilean (edo Bake Epaitegian) egin beharko duzu eskaria. Abizenaren euskal gramatika eta fonetika zein den argitzeko, Euskal Deituren Izendegia kontsultatu behar da Orri-bazterreko inskripzioa adostu ostean, aldaketak zure ondorengoei eragingo die.
Abizena aldatzeak zure abizena jasota duten legezko ziurtagiri guztiei eragiten die: NANari, gida-baimenari, banku-kontuei, eskriturei... Ziurtagiri bakoitza legeztatzeko, ziurtagiria egina den tokian bideratu beharko duzu horretarako eskabidea.
Jarraitu beharreko urratsak:
Ezkontza-ekitaldirako eguna eta ordua zehazteko eskaera ekitaldia egin nahi den tokiko Erregistro Zibilean (edo Bake Epaitegian) egin behar da. Han esango dizute zein egunetan eta zein ordutan egiten diren ezkontzak, libre dauden egunak, e.a.
Gomendagarria da eskaera egin behar den egunean eta lekuan bertan, ekitaldia euskaraz egiteko eskaera egitea. Horrelako eskaeren aurrean egoera desberdinekin topo egin genezake:
Erregistro Zibileko legeriarekin bat, aurretiko espedientea izapidetu ondoren eta ezkontzeko gaitasuna egiaztatu ondoren (Kode Zibileko 56. art.), ezkontideek ezinbestekoa den adostasuna azalduko dute eta agintari eskudunaren eta bi lekukoen aurrean adieraziko da adostasuna.
Ezkontzaren forma edo erritualaren inguruan ondorengoa xedatzen da Kode Zibileko 58. art.an: "Epaile, alkate edo funtzionarioak, 66, 67 eta 68. artikuluak irakurri ondoren, ezkontideetako bakoitzari galdetuko dio beste ezkontidearekin ezkontzeko adostasuna ematen duen eta une horretan ezkontzen den. Biek baietz erantzuten badute, ezkontza bidez loturik geratzen direla deklaratuko du, eta egoki den inskripzioa edo akta egingo du".
Ikusi ezkontza zibilari buruzko informazio zabalagoa.
Herritar orok ofiziozko abokatu euskalduna eskatzeko eskubidea du.
Herritarrak eskubidea du behar adina kalifikatutako abokatu batek aholkatu eta defenda dezan eta prokuradore batek ordezka dezan. Izendatutako profesionalak eginkizuna zuzen betetzen duela eta aurreko eskubidea bermatzeko hartu beharreko neurriak hartuko dituzte abokatu-elkargoek.
Norbaiti ofiziozko abokatua/prokuradorea izendatu zaionean, profesional horren ordainsariak ordaintzetik libre geratuko da, soilik, Doako Laguntza Juridikoaren eskubide hori aitortzen badio. Batzordeak ezarritako baldintzak betetzen ez baditu eskatzaileak eskatutako zerbitzuak ordaindu egin beharko ditu.
Herritar orok eskubidea du dokumentazio guztia EAEko edozein hizkuntza ofizialetan aurkezteko epaitegi eta auzitegietan, horien artean demandak.
Euskaraz aurkeztutako demanda batek balio osoa izango du.
Agiriak EAEren hizkuntza-esparrutik kanpo izan behar baditu ondorioak, botere publikoek bideratuko dute itzulpena ofizioz, eta Legeek hala xedatzen dutenean edo defentsa-gabezia alegatzen duen alderdi batek eskatuta ere itzuli egingo dira dokumentuak, eta itzulpenek ez dute inolako arrazoi gabeko atzerapenik sortuko.
Bai. Erregistro Zibiletan ematen diren ziurtagiriak pertsonen egoera zibilari buruzkoak eta legeak zehazten dituenak dira: jaiotza, ezkontza, izen-abizenak, naziotasuna, heriotza, bizi- eta egoera-agiria, tutoretza... Horiek euskaraz eska ditzake erregistrora joandako edozein herritarrek.
Gainera, Erregistro liburuen sistema informatizatua martxan jarri zenetik, Barruti Judizial guztietan (arian-arian bake epaitegietan ere hala izango da) lau inskripzioak euskaraz ere egin daitezke: jaiotza, heriotza, ezkontza eta tutoretza.
Gaur egun jaiotza, ezkontza eta heriotza egiaztagiri-eskaerak erregistroan aurrez aurre ez ezik, Internet bidez ere egin daitezke. Horretarako, nahi duzun ziurtagiria aukeratu; doan eta posta arruntez bidaliko zaizu eskatutako ziurtagiria.
Espainiako Estatuak, edozein motatako prozedura izanda ere (zigor arlokoa, arlo zibilekoa edo Administrazioarekiko auzien jurisdikziokoa), betebehar hauek ditu:
2007an egindako kanpainaren ondorioz “e” ikurdun euskarriak banatu ziren langile euskaldunen artean. Horrela, edozein herritarrek hasieratik identifikatuko du langile euskalduna eta harremana euskaraz hasteko lehen pausoa eman ahal izango du.
Ikur horren berri ematen da barruti guztietan sarreran dagoen informazio-zutabean. Herritarrak sartu bezain laster izango du ikur horren esanahiaren berri, eta epaitegietan hainbat euskarritan aurkituko du ikur bereizgarria: mahai gaineko pintzak, mahai gaineko egutegia edota pinak. Ikurra ikusten duzun mostradore edo mahaian euskaraz hartuko zaituzte.

Bai, epaiketa batean euskara erabil dezakezu, bai ahoz bai idatziz.
Espainiako Estatuan euskara erabil daiteke, ahoz zein idatziz, euskara ofiziala den lurralde guztietako epaitegietan eta auzitegietan, hau da, EAEn eta Nafarroako Foru Erkidegoan.
Oro har, ondorengo hizkuntza-eskubideak dagozkio herritar bati epaiketa batean:
Bai, autonomia-erkidego bateko hizkuntza ofizialean aurkezten diren dokumentuek, gaztelaniara itzuli beharrik gabe, balio eta eraginkortasun osoa dute.
Autonomia-erkidegoan kokatutako organo judizialen jurisdikziotik kanpo ondorioak izan behar dituztenean, ondorio horiek berezko hizkuntza ofizial bera duten autonomia-erkidegoetan gauzatuko direnean izan ezik, ofizioz itzuliko dira dokumentu horiek.
Legeek hala xedatzen dutenean edo alderdi batek defentsa-gabezia alegatzen duenean ere itzuli egingo dira.
Herritarrek eskubidea daukate dokumentazio guztia EAEko edozein hizkuntza ofizialetan aurkezteko epaitegi eta auzitegietan. Euskaraz aurkeztutako dokumentazioa balio osokoa izango da. Agiri batek EAEko hizkuntza-esparrutik kanpo izan behar baditu ondorioak, botere publikoek bideratuko dute itzulpena, arrazoirik gabeko atzerapenik gabe.
Itzulpena beharrezko denean epaileek ofizioz agindu ahal dute itzulpena, eta hala egin behar dute.
Euskaraz sortutako ahozko jarduketak eta idatziak gaztelaniara itzultzeak, euskararen ofizialtasun-eremuan, ez dio ekarriko inolako gastu gehigarririk horretarako hautua egin duen herritarrari.
Jarduketa horiek euskara ofiziala den lurraldeko organo judizialen jurisdikziotik kanpo ondorioak izan behar badituzte, ofizioz eskatzen da, eta horrek ez dakar gastu gehigarririk prozesuko partaideentzat.
Ahozko jarduketetan, euskara erabiltzeko eskubidea interprete baten parte-hartzearekin bermatzen da.
Izatez, legeak aurreikusten du auzitegiak, probidentzia baten bidez, kasuan kasuko hizkuntza dakien edozein pertsona gaitu dezakeela interprete gisa, itzulpen leiala egingo duela zin egin edo hitz eman ondoren.
Gaztelania ez beste hizkuntza batean idatzitako dokumentuei dagokienez, araudia desberdina da jarduketa judizialak gauzatzen diren lurraldearen arabera; izan ere, hizkuntza ez-ofizial batean idatzita dauden dokumentuei beti itzulpena erantsi behar zaie. Itzulpena “modu pribatuan egin ahal izango da”.
Euskara da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAEko) berezko hizkuntza, eta hizkuntza ofiziala da, gaztelaniarekin batera. Beraz, EAEko epaitegi eta auzitegietan erabili ahal izango da herritarrei inolako oztopo edo eragozpenik sorrarazi gabe.
Justizia Administrazioaren zerbitzu publikoarekiko harremanetan, erabiltzaileek hizkuntza ofizial biak erabiltzeko eskubidea daukate, eta ezin izango zaie inolako itzulpenik eskatu. Informazio gehiago behar izanez gero jarri Elebiderekin harremanetan.
Lege informazioa