Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Epaibi: euskara justizian

EpaiBi

Hizkuntza Normalizatzeko taldea osatzen dugunok hainbat urte daramatzagu epaitegietako euskararen erabilera normalizatua bultzatzen, eta gure helburu nagusia da Justizia Administrazioarekiko harremanetan herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea, bi hizkuntza ofizialak erabili ahal izan ditzaten.

Zertan datza gure lana?

  • Ele bietan sortzen diren agirien kopurua handiagoa izan dadin lan egiten dugu.
  • Prestakuntza eskaintzen diegu epaitegietako langileei ahoz zein idatziz euskara erabil dezaten.
  • Euskaraz lan egiteko laguntza-tresnak garatzen ditugu.
  • Laburbilduz, herritarrek Justizia Administrazioan hizkuntza-eskubideak egikaritu ahal izan ditzaten lan egiten dugu.