Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Enplegu publikoari buruzko ohiko galderak

Zeintzuk dira Prozesu Kudeatzaile lanpostua lortzeko bete behar ditudan gutxieneko baldintzak?

Deialdi bakoitzean oposizioa gainditu ahal izateko beharrezko tituluak zehazten dira. Dena den, gutxienez unibertsitate-diplomadun izan beharra dago, edo ingeniari tekniko, arkitekto tekniko edo beste edozein titulazio baliokideren jabe.

Gora itzuli

Zer meritu puntuatzen dira LEP batean?

Merituak oposizio-lehiaketetan soilik hartzen dira kontuan. Behin oposizioa gainditzen denean, lehiaketa-fasera igarotzen da eta orduan baloratzen dira oposiziogile bakoitzak aurkeztutako merituak, lanpostuetarako hautagaiak ordenatu ahal izateko.

Deialdi guztiek dute atal bat meritu puntuagarriak zeintzuk diren eta pertsona bakoitzari emandako puntuak zehazten dituena. Honako hauek dira meritu puntuagarri batzuk:

  • Titulu eta gradu akademikoak: lizentziaturak, ikastaroak...
  • Hizkuntza-eskakizunak.
  • Lan-historiala.

Gora itzuli

Zer inprimaki aurkeztu behar dut Bake Epailegai izateko?

Gaur egun, ez dago Bake Epaile izatera aurkezteko eskaera-eredurik. Interesa duenak bere datu-pertsonalak eta curriculuma deialdian adierazitako helbidera bidali behar ditu.

Gora itzuli

Zer deialdiren jarraipena egin dezaket Justizia.net-en?

Justizia.net Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren web ataria da eta bertan argitaratzen dira transferitutako langileen Lan Eskaintza Publikokoak:

  • Laguntza Judiziala.
  • Barne-sustapeneko eta txanda libreko izapidetze prozesala.
  • Barne-sustapeneko eta txanda libreko kudeaketa prozesala.
  • Auzitegiko medikuak.

Lan Publikoko atal honetatik egin dezakezu 2008an irekitako LEParen jarraipena, deialdia osatzen duten faseekin, eta baita proba bakoitzean onartutakoen eta kanporatutakoen zerrendak ikusi ere.

Gora itzuli

Nor aurkez daiteke Lan Eskaintza Publiko batera?

Justizia Administrazioko lanpostu publiko baterako hautagaia izateko, honako baldintza hauek bete behar dira:

  • Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko herrialderen bateko herritarra edo langileen joan-etorri askeari buruzko nazioarteko ituna duen estatu bateko herritarra izatea.
  • Deialdian xedatutako gutxieneko adina izatea. Lan-kontratuko lanpostu batean sartzeko 16 urte baino gehiago izan behar dira eta funtzionario izateko adin nagusikoa izan behar da.
  • Deialdian eskatutako titulazio akademikoa izatea edo eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen egiaztatu ahal izatea.
  • Lanpostuak eskatzen dituen funtzioak betetzeko gaixotasunak edo mugapen fisiko nahiz psikikoren batek ezgaiturik ez egotea.
  • Administrazio Publikoan lan egiteko gaitasunik gabe utzita edo diziplinako espedientearen bitartez zerbitzutik kenduta ez egotea.

Gora itzuli

Nork zuzentzen ditu oposizioetako azterketak?

Kalifikazio Epaimahai Bakarrak zuzentzen ditu oposizioetako azterketak. Epaimahaia Justizia Ministerioak izendatzen du eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta lanpostuak betetzeko deialdia egiten duten Autonomia Erkidegoetako aldizkari ofizialetan argitaratzen da. Justizia Ministerioak Epaimahai Ordezkariak ere izendatzen ditu lanpostuak betetzeko deialdia egiten den autonomia-erkidego bakoitzean.

Gora itzuli

NAN iraungita baldin badaukat, aurkeztu al naiteke azterketa batera?

NAN berritzeko eskaera egina duzula egiaztatzen duen frogagiria badaukazu edo NAN berritzeko aurretiazko hitzorduaren frogagiria badaukazu, bai.

Gora itzuli

Ba al dago jendeari oposaketei buruzko informazioa emateko bulegorik?

Bai, EAT-ko honako bulego hauetan emango dizute.

Gora itzuli

Non argitaratzen dira Justizia Administrazioko oposizioen deialdiak?

Deialdien oinarriak aldi berean argitaratu ohi dira Estatuko Aldizkari Ofizialean eta lanpostuen deialdia egiten den Autonomia Erkidegoko aldizkari ofizialean. Aldi berean argitaratzerik ez balego, deialdi-aginduan zehaztutako baldintza eta epe guztiak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren unetik aurrera kontatuko dira.

Gora itzuli

Non agertzen da deialdi bati buruzko informazio guztia?

Deialdiaren oinarrietan kontsultatu behar dira eskainitako lanpostuaren eskakizunak eta ezaugarriak (deialdiaren faseak, eskainitako lanpostu-kopurua, eskabideak aurkezteko datak, nolakoak izango diren probak, gai-zerrendak...)

Oinarriak aldi berean argitaratzen dira Estatuko Aldizkari Ofizialean eta plazak eskaintzen diren Autonomia Erkidegoetako Aldizkari Ofizialetan. Aldi berean argitaratzea ezinezkoa bada, deialdiaren Aginduan xedatutako baldintza eta epe guztiek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren data hartuko dute kontuan.

Gora itzuli

Nola jakin dezaket zein den EPE bateko gai zerrenda?

Deialdi bakoitzean oposaketara aurkezteko prestatu behar duzun gai zerrenda dakarren atala argitaratzen da. Deialdia Justizia.net-en ikus dezakezu edo bestela Aldizkari Ofizialetan.

Gora itzuli

Zer egin behar dut jada izena emanda nagoen lan-poltsan hizkuntza-eskakizunak sartzeko?

Lan-poltsak behin betiko itxi badira, ezingo duzu aldaketarik egin eta hurrengo deialdira arte itxaron beharko duzu zuk lortutako hizkuntza-gaitasunak aurkezteko.

Gora itzuli

Nola jakin dezaket bake-epaile izateko posturen bat hutsik dagoen?

Bake Epaile titular edo ordezkoen plaza hutsak dagokion Udalek, bete baino lehenago deialdi publiko bidez iragarriko dituzte, eta instantziak aurkezteko epea eta tokia adieraziko dira. Lurraldeko Aldizkari Ofizialean argiratuko dira eta Udaletxeko iragarki-taulan, Barrutiko edo Epaitegi Dekanoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegian eta bertako Bake Epaitegian.

 

Gora itzuli

Nola egiazta ditzaket hizkuntza-eskakizunak, administrazioko oposizio batean parte hartzeko?

Administrazioko langilea baldin bazara, euskarazko hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko langileentzat aldioro antolatzen diren deialdietan parte har dezakezu. Administrazioko langilea ez bazara, hizkuntza-eskakizunak HABEk egiten dituen deialdien bidez egiazta ditzakezu, administraziokoekin homologatuak baitaude.

Gora itzuli

Noiz egingo da Lan-poltsen deialdia?

Lan-poltsen deialdiak Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak egiten ditu, baina ezin dizugu datarik zehaztu. Oro har, Epaitegietako langileak dagoen lanari aurre egiteko aski ez direnean sortzen da lan-poltsak eratzeko beharra.

Gora itzuli

Zein baldintza bete behar dira bake-epaile izateko?

Espainiarra izatea, adin nagusikoa, ezgaitasunik ez izatea, esaterako, funtzio judiziala betetzeko fisikoki edo psikikoki ezindua egotea, dolozko delitu batengatik kondenatua ez egotea, eta eskubide zibilak egikaritzeko ahalmen osoa izatea.Ez da beharrezkoa Zuzenbidean lizentziaduna izatea.

Gora itzuli

Zeintzuk dira lan-poltsetarako ikastaroak baliozkotzeko irizpideak?

Oraingoz, ezin da jakin zer baliozkotze-irizpide ezarriko diren. Lan-poltsak argitara ematean jakinaraziko dira aipatutako irizpide horiek.

Gora itzuli

Nor aurkez daiteke ezinduei gordetako lanpostuetara?

Lanpostu horietara aurkeztu nahi duenak ehuneko 33ko ezintasuna izan behar du gutxienez. Ezintasun maila hori egiaztatu egin behar dute, baita lanpostu horri dagozkion eginkizunak betetzeko ezintasunik ez dutela adierazten duen agiria aurkeztu ere. Eta jakina, hautespen-probak gainditu beharko dituzte.

Gora itzuli