Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Zerbitzuak eta izapideak > Enkante elektronikoak > Zer da enkante judizial bat

Zer da enkante judizial bat

Enkante judizialak epaitegiek egiten dituzten enkanteak dira; horien bitartez, zordunei enbargatutako ondasunak saltzen dira, hartzekodunei ordaintzeko. 19/2015 Legea, Justizia Administrazioaren eta Erregistro Zibilaren eremuko administrazioa eraberritzeko neurriei buruzkoa indarrean jarri zenetik, enkante guztiak online egiten dira Estatuko Buletin Ofizialaren Agentziaren Enkante Judizialen Atari Bakarrean.

Qué es una subasta judicial

Prozedura Zibilaren Legeak arautzen ditu enkante judizialak (2013ko ekainaren 5ean bateratutako testua) eta enbargatutako ondasun guztiak jar daitezke enkantean, hala nola:

  • Ondasun higiezinak: etxebizitzak,bulegoak, e.a.
  • Ondasun higigarriak: makineria, altzariak, e.a.
  • Ibilgailuak: autoak, ibilgailu industrialak eta bestelako ibilgailuak.

Enkanteetarako atari bakarrarekin bi helburu bete nahi dira: batetik, enkante judizialen prozedura gardenagoa lortu nahi da, eta bestetik, ondasunei ahalik eta etekin handiena atera nahi zaie. 

Plataformaren bitartez errazagoa da herritarrek enkanteetan parte-hartzea: diru-eskaintzak egiteko ez da egoitza judizialetara joan behar eta gainera enkanteei buruzko jakinarazpenak online jaso daitezke.