Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Zerbitzuak eta izapideak > Enkante elektronikoak > Online enkanteak pausoz pauso

Online enkanteak pausoz pauso

Enkanteen Atariaren ardura Estatuko Buletin Ofizialaren Agentziarena da, baina ardura nagusia Justizia Administrazioaren Letraduen esku dago; enkanteen gardentasuna bermatzeaz arduratzen dira, eta beraiei dagokie prozedura amaitu arte, horren garapena kontrolatzea, hau da: enkanteari hasiera ematea, argitalpena agintzea, horretarako beharrezkoak diren datuak igortzea, eta enkantea bertan behera uztea edo berriro hastea.

Enkante Judizial Elektronikoak horrela egiten dira:

1. Izena ematea eta kontsignazioa

Enkante Judizialen Atarian izena eman ondoren, interesdunak gordailua edo kontsignazioa egin behar du. Horretarako, dagokion lekuan bere banku-kontuaren zenbakia idatzi behar du, enkantean jarriko den ondasunaren balioaren %5  atxiki diezaioten.

2. Enkantearen hasiera

Enkantea hasten denetik 20 eguneko epea egongo da diru-eskaintzak egiteko.

3. Enkantearen amaiera

Azken eskaintza jaso eta ordubetera itxiko da enkantea; horrela gertatuz gero, Legeak aurreikusitako 20 eguneko epea 24 orduz luzatuko da. 

Enkantea amaitzen denean, Enkanteen Atariak Administrazioaren Letraduari bidaliko dio diru-eskaintzak egin dituztenei buruzko informazioa, eskaintza altuena egin duenetik hasita.

Enkantea amaitzen denean eta informazioa jaso ondoren, Justizia Administrazioaren Letraduak parte hartu dutenen izena eta diru-kopuruen zerrenda osatuko du.

4. Ordainketa

Enkantea amaitu ostean, eskaintzaile irabazleari agindutako dirua ordaintzeko eskatuko zaio. Kontuan izan behar da, hainbat egun behar direla transferentzia Gordailu eta Kontsignazioen kontura iritsi arte.

  • Ondasun higigarria bada, esleipendunak 10 eguneko epea du ordaintzeko.
  • Ondasun higiezina bada, esleipendunak 40 eguneko epea du ordaintzeko.

Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan guztia ordaindu denean, BOEk enkantea amaitutzat emango du.