Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Zerbitzuak eta izapideak > Enkante elektronikoak

Enkante elektronikoak

19/2015 Legeak, Justizia Administrazioaren eta Erregistro Zibilaren eremuko administrazioa eraberritzeko neurriei buruzkoakEnkante Judizialen Atari bakarretik enkanteak elektroniko egin ahal izatea ahalbidetu du. Legea 2015eko urriaren 15ean sartu zen indarrean, ondasun higigarri eta higiezinen online enkanteak arautzeko.

Enkante elektronikoak enkante judizialen atarian egiten dira eta Estatuko Buletin Ofizialaren Agentzia arduratzen da horiek kudeatzeaz; enkantean parte hartzeko, atarian izena eman behar da.

Urriaz geroztik, enkante publikoetan parte hartu nahi duten herritarrek enkante elektronikoen atarira jo behar dute, ondasunak eskuratzeko diru-eskaintzak bertatik egiten baitira.

Enkanteetarako atari bakarra

Enkante Judizialen atari bakarra egoteak hurrengo hobekuntzak ekarri ditu:

Herritarrentzat,

  • Enkanteetan parte-hartzeko aukera handiagoa dago (enkanteen %85 huts aitortzen dira).
  • Enkantean jarritako ondasunei etekin handiagoa ateratzen zaie.
  • Enkanteen iragarpena zabalagoa da.
  • Herritarrek eta enpresek enkanteetan parte-hartzeko erraztasun handiagoa dute.
  • Lekualdatzeak ekiditen dira.
  • Erabiltzeko erraza da.

Herri-administrazioentzat.

  • Herri-administrazio guztiarentzako atari bakarra denez, dirua aurrezten da.
  • Administratiboki sinpleagoa da.
  • Informazio-puntu bakarra dago.
  • Erabilgarri dauden bitartekoak berrerabiltzen dira.