Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Bulego Fiskala

Bulego Fiskala

Ministerio Fiskalaren Estatutu Organikoaren erreformak (2007/24 Legea) Bulego Fiskalaren egituran aldaketa nabarmenak ezarri zituen, Ministerio  Fiskalaren lanerako euskarri eta laguntzaile den erakundea den heinean, antolaketa koherentea izan dezan.

Euskal Autonomia Erkidegoak, Justizia Ministerioarekin eta Estatuko Fiskaltza Nagusiarekin elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko Bulego Fiskala berregituratzeko oinarriak ezarri ditu. Langileen eta baliabideen antolakuntza berria Justizia Administrazioaren eraberritze prozesuarekin bat dator eta Bulego Judizialarekin eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuarekin bateratuta dago.

Helburua, Ministerio Fiskalaren funtzionamendua arautzen duten oinarriei erantzuteko gai izango den zerbitzu hobea eta eraginkorragoa eskaintzea da.

Bulego Fiskal Berrian 94 fiskalek eta 97 funtzionariok egingo dute lan. Bulego berriaren egitura eta antolakuntza EAEko Administrazio Orokorraren Koordinaziorako Batzorde Mistoak eta Fiskaltzak adostu zuten 2011ko martxoaren 11an. Egitura berriaren helburua, Estatuko Fiskaltza Nagusiaren eskema betez, antolaketa eredu homogeneoa ezartzea da. 2012ko otsailaren 6ko Aginduan akordioa osotasunean jasota dago.

Autonomia Erkidegoan 5 bulego jarriko dira abian: EAEko Bulego Fiskala, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Bulego Fiskalak eta Barakaldoko Bulego Fiskala. Azken hau Bizkaikoaren menpe dago.