Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Biktimari laguntza > Biktimei laguntzeko arrazoiak

Biktimari Laguntzeko Zerbitzua

Biktimei laguntzeko arrazoiak

Delituzko egintza ematen denean biktimak talka emozional larria jasaten du, eragindako kalte fisiko, ekonomiko, psikiko eta sozialaz gain, eta egoera hori areagotu egiten da sarritan, ezezaguna zaion barne-egitura juridiko-penalarekin topo egiten duenean.

Biktimak, gehienetan, ez ditu bere eskubideak ezagutzen, inork ez baitio egoera horri aurre egiteko beharrezkoa duen lege-informaziorik ematen.

Informazio hutsune horrek eta berehalako laguntza ez izateak "Bigarren biktimizazio egoera" deiturikoa eragiten du, eta sarritan, egoera honek delituak berak eragindako kalteak baino ondorio okerragoak sortzen ditu, biktimarengan babesik ez edukitzearen sentsazioa eraginez.