Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Eskubideak eta betebeharrak > Herritarrek Justiziaren aurrean dituzten eskubideen gutuna

Herritarrek Justiziaren aurrean dituzten eskubideen gutuna

Herritarrek Justiziaren aurrean dituzten eskubideen gutuna

2001eko maiatzaren 28an sinatu zen Justizia Erreformatzeko Estatu Ituna. Itunaren lehentasunetako bat Herritarrek Justiziaren aurrean dituzten Eskubideen Gutuna prestatzea izan zen, 2002ko apirilaren 16an Diputatuen Kongresuan onartu zena.

Gutunak bi xede ditu:

  • Batetik, Justizia Administrazio moderno eta irekia lortzea, herritarrei erantzungo diena, bere funtzionamenduari buruzko kexak eta iradokizunak aurkezteko aukera ematen diena, bai eta, behar izanez gero, egin beharreko konponketak egitea exijitzeko ematen diena ere.
  • Bestetik, babes gutxien dutenei arreta berezia eskaintzea: etxeko indarkeriaren biktimei, adingabeei, pertsona ezinduei edo etorkinei.

Gutunak, gainera, herritarrek abokatu eta prokuradoreen aurrean ere dituzten eskubideak exijitzeko oinarriak ezartzen ditu: deontologiaren ikuspegitik jokabide zuzena; haien lanaren gutxi gorabeherako kostuari buruzko informazio argia; edo kalitatezko doako aholkularitza, pertsonak doako laguntza juridikorako eskubidea duenean.

Herritarrek Justiziaren aurrean dituzten Eskubideen Gutunak Justizia Administrazioaren zerbitzura lan egiten duten guztiei eragiten die.

Kontsultatu Gutunaren testu osoa (pdf, 40 KB)

Ikus Gutunaren aplikazioaren ondorioz Eusko Jaurlaritzak gauzatutako jarduketak (pdf, 77,4 KB).