Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > ELKARRIZKETAK

Albisteak: ELKARRIZKETAK

Alex Astralaga, Ertzaintzaren polizia judiziala: Justiziaren eta Ertzaintzaren arteko zubi-lana egiten dugu

2015(e)ko maiatzaren 27a

Alex Astralaga, Ertzaintzaren polizia judiziala: Justiziaren eta Ertzaintzaren arteko zubi-lana egiten dugu

Bilboko Polizia Judizialaren egoitzan lankide batekin hizketan ari da Alex; hainbat mahai daude bulegoan, paper gutxi gainean; haatik, arbel handi batean, aste horretako eginbeharren zerrenda luze bat idatzita dago, eta mahai bakoitzean ordenagailu bana daukate. Alexek urtebete darama Ertzaintzaren Ikerketa Kriminaleko Polizia Judizialaren atalburu gisa lanean. Lanpostu horretara iritsi aurretik,... (gehiago irakurri)

Aner Uriarte, Bilboko Epaile Dekano berria: "Gutako bakoitza independientea bada, zerbitzu juridiko hobea bermatuko dugu"

2014(e)ko abuztuaren 26a

Aner Uriarte, Bilboko epaile dekano berria:

Aner Uriarte datozen 4 urteotan Bilboko epaile dekanoa izango da; lanaldi osoan arituko da, eta profesionalki erronka handia izango da berarentzat.  Bere erabakiek barruti judizial horretan lanean ari diren organo bakarreko 56 epaitegietan eragina izango dute. Horrez gain, herritarrok hain urrun dakusagun Justizia Administrazioaren arlo horren ordezkaria ere izango da.  Zeintzuk dira... (gehiago irakurri)

Jorge Bermudez, Delitu Informatikoen Fiskala: "Irudimena ezinbestekoa da lan honetan aritzeko"

2014(e)ko apirilaren 08a

Jorge Bermudez, Delitu Informatikoen Fiskala:

Jorge Bermudez Donostiarra da eta Delitu Informatikoen Gipuzkoako fiskala da. Gaztetatik informatika zalea da, eta berak adierazitakoaren arabera, delitu mota ezberdinak legearen baitan egokitzeko ahalegin handia egin behar dute delitu informatikoetako fiskalek. Izan ere, Prozedura Kriminalaren Legea zaharkitua dago, eta besteak beste, ez ditu posta elektronikoa edo Whassapa bezalako komunikazio... (gehiago irakurri)

Marisol González, Getxoko Zerbitzu Erkideko agentea: "Zortzi orduko lanaldia legez hartu behar dira oposaketak: liburutegira joan eta kafea hartzeko etenaldia egin behar da"

2014(e)ko martxoaren 20a

Marisol González, Getxoko Zerbitzu Erkideko agentea

Sei hilabete eskas dira granadar hau Getxoko Justizia Jauregira iritsi zenetik. Sevillako epaitegietan bost urtez lanean jardun ondoren, EAEn lan egiteko beste eredu bati aurre egin behar izan dio; izan ere, dagoeneko Getxon Bulego Judizial Berria ezarrita dago. Honezkero semeek hitz bate do beste esan diote euskaraz, eta bere hitzetan, ez du tutik ere ulertu. Oposiziogileei pazientzia hartzeko... (gehiago irakurri)

Serafin Martin, Lantalde Psikosozialaren Koordinatzailea: "Familia batzuk gurekin lan egiten dute, beste batzuk, berriz, adingabe delitugilearen alde jartzen dira"

2013(e)ko irailaren 27a

Serafin Martin Corral

Serafin Martin Corral duela 30 urte hasi zen Justizian lanean. Garai hartan epaileek, fiskalek eta abokatuek ez zuten psikologoek epaitegietan egin zezaketen lana ulertzen. Hiru hamarkadaren ostean, Lantalde Psikosozialak Justizia Administrazioari laguntzen egiten duen lana ongi baino hobeto egiaztatu da, eta egun, psikologoak, hezitzaileak eta gizarte langileak  etxean bezala daude Justizia... (gehiago irakurri)