Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Auzitegiko medikuntza

Auzitegiko Medikuntza

Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua (AMEI) Euskal Autonomia Erkidegoko Epaitegiei, Auzitegiei eta Fiskaltzei laguntzen dien organoa da. 2001eko urriaren 1ean sortu zen eta 2002ko urtarriletik aurrera abian dago. Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailaren mendekoa da eta hainbat zeregin ditu; besteak beste, auzitegiko medikuen txostenak egitea (hilotza altxatzea, erasoen biktimei azterketak egitea, indarkeriaz hildakoei autopsiak egitea, zirkulazio-istripuen ondoriozko lesioak baloratzea...).