Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Auzitegi Barruko Bitartekaritza Zerbitzua

Biktimaren eta arau-hauslearen artean bitartekaritzan aritzeko arrazoiak

Auzitegi Barruko Bitartekaritza Zerbitzuak gatazkaren konponketan aktiboki parte hartzeko aukera ematen die bai delitua edo falta jasan duen pertsonari eta baita salatua izan denari ere. Auzitegi Barruko Bitartekaritza Zerbitzuaren lana prozedura judizialaren osagarria da (baina prozedura judizialari lotuta dago).

Zigor-arloko bitartekotza Justizia Konponarazlea osatzen duten ataletako bat da; izan ere, biktimari protagonismoa ematen dio, gatazka baretzen laguntzen du eta alderdien arteko zuzeneko komunikazioa ahalbidetzen du.