Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Auzitegi Barruko Bitartekaritza Zerbitzua

Auzitegi Barruko Bitartekaritza Zerbitzuari buruzko ohiko galderak

Zer da Bitartekaritza Judizialeko Zerbitzua?

Bitartekaritza Judizialeko Zerbitzuaren bidez, auziarekin zerikusia ez duen pertsona batek bitartekari lanak egiten ditu delituaren egilearen eta biktimaren artean. Justizia leheneratzailea gauzatzeko modu bat da, biktimaren protagonismoa ahalbidetzen duelako. Era berean, auziaren baketze errealari nahiz aldeen arteko komunikazio zuzenari bide ematen die. Bitartekaritza Judizialeko Zerbitzuaren helburua zigor-prozesuaren hiru faseetan parte hartzea da: instrukzioan, epaiketan eta epaiaren betearazpenean.

Gora itzuli

Jabeen erkidegoko kideetako batek ez du ordaintzen. Auzitegi Barruko Bitartekaritza Zerbitzura jo dezakegu auzia konpontzeko?

Ez. Zerbitzu honetara bakarrik jo dezakete zigor-arloko auziren bat dutenek edo seme-alaba adingabeak euren kargu izanik banantze edo  dibortzio auziren bat dutenek, auzi horrekin zerikusirik ez duen hirugarren batek auzia konpontzen laguntzea nahi badute.

Gora itzuli

Zuzenean jo dezaket Bitartekaritza Judizialeko Zerbitzura, ala epaileak bidali behar nau bertara?

Normalean organo judizialak, Fiskaltzarekin batera, erabakitzen du, ofizioz zein aldeak edo zerbitzuak berak eskatuta, gaia Bitartekaritza Judizialeko Zerbitzura eramatea. Gaia aztertu ondoren, BJZ harremanetan jartzen da telefonoz aldeekin, haiekin elkarrizketa informatibo bat izateko eta baimen informatua lortzeko aldeek bitartekotza-prozeduran parte har dezaten.

Gora itzuli

Auzi bat Bitartekaritza Judizialeko Zerbitzuaren bidez konpontzeko eskaera jaso berri dut. Non du egoitza?

Herritarren arreta zerbitzuaren bitartez jakin dezakezu Auzitegi Barruko Bitartekaritza Zerbitzuaren bulegoen kokapena.

Gora itzuli