Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Auzitegi Barruko Bitartekaritza

Auzitegi Barruko Bitartekaritza Zerbitzua

Bitartekaritza Judizialeko Zerbitzua Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Sailaren menpe dago, eta organo judizialei zein herritarrei auzitegietara eta epaitegietara iristen diren auziak konpontzeko osagarrizko erak eskaintzen dizkie. 2011tik Zerbitzuak zigor-arloan eta zibil-arloko etxe barruko jurisdikzioan egiten du lan - banaketa eta dibortzio auzietan, seme-alaba adingabeak dauden kasuetan-. Zerbitzua Euskadiko barruti judizial guztietan dago eta doan da.

Zigor-arloan, delitugileak eta biktimak euren borondatez gatazka konpontzen saia daitezke. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren menpeko Bitartekaritza Judizialeko Zerbitzura jo dezakete.

BJZk gatazkak konpontzeko ordezko erak eskaintzen ditu, eta gatazkatik at dagoen hirugarren alderdi gisa jokatuz, erasotzailearen eta biktimaren arteko elkarrizketa errazten du, zigor-arloko prozesuaren baitan bi aldeak akordio batera iritsi daitezen.