Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Maria Victoria Cinto Justizia Sailburuordeak Doako Justiziari eta Euskadin ematen ari diren utzarazpenen gorakadari buruz hitz egin du, El Correo egunkarian argitaratu den elkarrizketa batean

2011(e)ko azaroaren 22a

Maria Victoria Cinto magistratua Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburuordeak adierazi du El Correo egunkarian egin dioten elkarrizketa batean, utzarazpenen gorakada gelditzeko Justizia Saila bitartekotza zerbitzua ezartzeko aukera aztertzen ari dela . 

Helburua Justiziarekiko Lankidetzarako Zerbitzuaren bitartez, hipotekari aurre egiteko gai ez diren pertsonentzako abokatuz eta ekonomilariz osatutako batzorde aholkulari bat sortzea izango da. Ildo beretik magistratuak adierazi du: “hipoteka kitatzeko etxea ematea ekidiezina da, baina guk haratago joan nahi dugu, eta etxebizitzaren galera eragotzi nahi dugu”.

Elkarrizketan Justizia sailburuordeak Doako Justiziaren Dekretuari buruz ere hitz egin du, eta  bere hitzen arabera, Dekretua 2012an jarriko da indarrean. Gai horren inguruan epaileak zera gaineratu du, abokatuen elkargoek ulertu egin behar dutela “gaur egungo egoerara egokitzea zentzuzkoa dela”.

 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko