Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

María Jesus San José sailburuak zabalduko du Oñatin ¿Crisis de las profesiones jurídicas en un mundo en transformación?: dinámicas locales y transnacionales udako ikastaroa

2017(e)ko uztailaren 14a

Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Institutuak udako ikastaro bat antolatu du uztailaren 17 eta 18rako, astelehen eta astearterako: “¿Crisis de las profesiones jurídicas en un mundo en transformación?: dinámicas locales y transnacionales” (Lege arloko lanbideen krisia eraldatzen ari den mundu batean?: tokiko eta nazioz gaindiko dinamikak). Joxerramon Bengoetxea (EHU) eta Vincenzo Ferrari (IISJ-IISL) irakasleek zuzendu dute ikastaroa, EHUren Udako Ikastaroen XXXVI. edizioaren baitan.

Honako agintari eta arduradun hauek hartuko dute parte ikastaroa zabaltzeko ekitaldian: Mikel Biain Berraondo Oñatiko Udaleko alkateak eta Mª Jesus San Jose López Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburuak; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako abokatuen elkargoetako dekanoek, Javier García Pascual, Carlos Fuentenebro Zabala eta Lurdes Maiztegui Gonzálezek, eta ikastaroaren bi zuzendariek.

Bi egunetan, tokiko eta mundu mailako lege arloko profesionalak, akademikoak, ikerlariak eta arduradun politikoak Oñatiko Antzinako Unibertsitatean bilduko dira, esperientziak eta ezaguerak partekatzeko.

Hauek dira ikastaroaren helburuak:

  1. Lanbide juridikoen jardunean eta justizia eskuratzeko aukeretan eragiten ari diren tokiko eta mundu mailako eraldaketak aztertzea.
  2. Lanbide juridikoetan (abokatutza, prokuradoretza, bitartekaritza, abokatutza tipologiak…) eraldaketa horiek duten eragina modu espezifikoan aztertzea.
  3. Eraldaketek tokiko lanbide juridikoen jardunean izan duten eraginari buruzko kasu batzuen berri jakitea, mugaz gaindiko esperientziak barne direla.
  4. Zerbitzu juridikoen globalizazio kasuen eta horien joeren berri jakitea.
  5. Justizia eskuratzeko aukerak errazte aldera botere publikoek aurre hartzeko zer gaitasun duten aztertzea.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko