
2012(e)ko urtarrilaren 10a

Justizia Ministerioak Auzitegietako Abokatu eta Prokuradore izateko azterketen ezaugarriak ezagutzera eman ditu. Bere webgunean bina test pilotu argitaratu ditu hautagaiek ebaluazio probak nolakoak izango diren jakin dezaten.
Urriaren 30eko 34/2006 Legea ekainaren 3ko 775/2011 Errege Dekretuaren bidez garatu da. Errege Dekretu honek Auzitegietako Abokatu eta Prokuradore izateko araudia onartzen du. Araudi horretan Abokatu edo Prokuradore izan nahi duten herritarrek bete behar dituzten baldintzak ezartzen dira.
Lege informazioa