Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Jaurlaritzak, aldundiek eta udalek negoziatzeari ekin diote gizarte-zerbitzuen Legea garatzeko

2011(e)ko urriaren 10a

Aste honetan bildu da Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoa, non Jaurlaritzak, aldundiek eta udalek parte hartzen duten, Gizarte Zerbitzuen Legea garatzeko negoziazioari ekiteko.

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak bere proposamena mahaigaineratu du lege hau osatzen duten tresna nagusiei buruz: gizarte-zerbitzuen mapa, prestazioen kartera (herritarren eskubide diren laguntza-mota guztiak jaso eta haien ezaugarriak zehazten ditu), txosten ekonomikoa eta etxez etxeko laguntzari eta baterako ordainketari (erabiltzaileek zerbitzuak ordaintzeko egiten duten ekarpena) buruzko dekretuak.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko