Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Hitzarmen bati esker Gobernu Kudeaketarako Sistema aplikazio informatikoa ezarriko da EAE-ko Justizia Auzitegi Nagusian

2011(e)ko otsailaren 11a

Hitzarmen bati esker Gobernu Kudeaketarako Sistema aplikazio informatikoa ezarriko da EAE-ko Justizia Auzitegi Nagusian

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, Idoia Mendiak, eta Juan Luis Ibarrak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren izenean, lankidetzarako hitzarmen-marko bat sinatu dute gaur "Gobernu Kudeaketarako Sistema" aplikazio informatikoa EAEko Justizia Auzitegi Nagusian ezarri eta integratzeko. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak garatutako tresna honi esker, gobernu sala guztiei jakinarazpenak emateko aukera dago, gai-zerrendak prestatzeko, aktak eta, hartutako erabakiak betearazteko, horiei dagozkien egiaztagiriak idazteko, eta salaren edo horren burutzaren berezkoak diren gobernu-espedienteak izapidetzeko.

Gobernu-salen kudeaketarako aplikazioak espedienteen izapide digitala egiteko aukera ere aurreikusten du, paperik erabili gabe, dokumentu elektronikoak sarrera erregistrotik gehitzen baititu baita sinadura elektronikoa erabiltzen dituzten jakinarazpen telematikoak ere. Hitzarmenean bertan jasotzen denez, Justizia Administrazioaren arloko espediente digitalaren hastapentzat har daiteke.

Iraupen mugagabea duen hitzarmen honi esker, Eusko Jaurlaritzak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salari eta Gobernu Idazkaritzari aplikazioak behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak diren informatika tresnak eta eskanerrak emateko konpromisoa hartu du. Era berean, komunikazioen plataforma eta sinadura elektronikoa erabiltzeko beharrezko hardware eta softwarea inplementatuko ditu eta erabiltzaileen terminalak eta Gune Neutro Judizialaren sarearekin lotzen duen komunikazio linea egoera ezin hobean mantenduko ditu. Horren helburua da Gobernu Salan ematen den funtzionamenduak sistemaren funtzionamendu egokirako eskatzen diren kalitate- eta abiadura-parametroei erantzuten diela ziurtatzea.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, bere aldetik, tresna informatikoa inplementatuko du EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, hori erabiltzeko lizentziak emango ditu, mantentze-lan ebolutibo eta zuzentzailea egingo du eta hasierako prestakuntza emango du. Halaber, Eusko Jaurlaritzak izendatutako geroago prestatzaileak izango diren langileen etengabeko prestakuntza baita bigarren mailako gertakarien euskarria ere hartuko ditu bere gain.

Hitzarmena betetzeko beharrezko jarduerak koordinatzeko helburuarekin baita hitzarmena gainbegiratzeko, jarraitzeko eta kontrolatzeko ere, Koordinazio eta Jarraipeneko Batzorde Mistoa sortuko da.

Hitzarmen hau Eusko Jaurlaritzak Justizia Administrazioaren zerbitzu publikoan teknologia berriak sartzeko daraman ildoko beste ekimen bat da. Orain arte, tresna teknologiko, informatiko eta telematikoak arlo horretan indar handiagoarekin garatu eta ezartzeko hainbat lankidetza-hitzarmen egin ditu hainbat erakunderekin.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko