Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Gallardonek EAEko Justizia eredua Espainia osora eraman nahi du

2012(e)ko martxoaren 02a

Alberto  Ruiz-Gallardon Justizia ministroak egun Justizian dagoen desoreka berdintzeko bidea elkarrekin egiteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako sailburuarekin Euskadiko Justiziaren hobekuntzari buruz egindako batzarraren ostean egin ditu adierazpenok. 

Ruiz-Gallardonen hitzetan “Justizia Ministerioan badakigu ezin dugula bakarrik lan egin, sistema teknologiko ezberdinetan historikoki dauden desorekak berdindu  eta  antolakuntza judizial modernoa  ezarri nahi badugu. Bide horretan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin eta eskumenak transferituta dituzten Autonomia Erkidegoekin lan egin behar dugu”.

Ministroak adierazitakoaren arabera, datozen hileetan Kongresuan eta Senatuan izapidetuko diren lege-erreformetan ezarriko diren proiektu askotan (bulego judizialean eta egiturari lotutako beste neurri batzuetan) Euskal Autonomia Erkidegoa aitzindari izan da. Gallardonek baieztatu duenez, “Euskal Autonomia Erkidegoaren esperientziaz baliatuko gara; izan ere, aurretik bidea urratu duzue eta hobekuntza eta arrakasta izan duten hizkuntza eta neurriak erabili dituzue”.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko