Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Eusko Jaurlaritzak "Familia Zuzenbidea eta ebaluazio psikologiko/psikosozial forentsea: protokoloak, estandarrak eta praktika onak" jardunaldia egingo du aste honetan Oņatin

2017(e)ko urriaren 03a

Eusko Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Saileko Lantalde Psikosozialak “Familia Zuzenbidea  eta ebaluazio psikologiko/psikosoziala: protokoloak, estandarrak eta praktika onak” jardunaldia antolatu du urriaren 5 eta 6rako Oñatiko Soziologia Juridikoko Institutuan.

Justizia Sailburuorde Miren Gallastegik irekiko du Lantalde Psikosozial Judizialeko teknikariei zuzendutako jardunaldia.

Nazioarteko adituek parte hartuko dute jardunaldian, eta lau eztabaida-talde egongo dira:

  • 1 Tailerra: Zer ebidentzia zientifiko dago zaintzaebaluazioen oinarrian.
  • 2. Tailerra: Umeen zaintzaren ebaluazioa: irizpide psikosozialak eta estandarrak.
  • 3. Tailerra: Umeen zaintza ebaluatzeko prozesua: metodologia eta teknikak.
  • 4. Tailerra: Ebaluazioa zuzentzen duten printzipioak.

"Lantalde Psikosozial Judizialak antolatutako Zuzenbidea eta ebaluazio psikologiko/psikosozial forentsea: protokoloak, estandarrak eta praktika onak"jardunaldiaren egitaraua.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko