Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Eusko Jaurlaritzak etorkinek pairatzen dituzten sexu-erasoen aurkako fotonobela bat osatu du

2012(e)ko azaroaren 27a

Eusko Jaurlaritzako Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak emakume etorkinek –bereziki etxeko lanetarako langileek– pairatzen dituzten sexu-erasoak salatzeko fotonobela bat landu du.

Fotonobela, gizatalde horrek dituen arazoak antzeman ostean osotu da eta gizatalde hori babesteko eta sentsibilizatzeko kanpainaren zati bat da Zuzendaritzak 2010. urtean“Sexu-erasoak. Euskal Autonomia Erkidegoan nola bizi diren, nola ulertzen diren eta nolako arreta ematen zaien” izeneko ikerlana egin zuen. Ikerlan hori burutu ostean, emakume etorkinei buruz daukagun ikuspegia aldatu beharra dagoela antzeman zen.

Fotonobelaren sorreran Eusko Jaurlaritzako Immigrazioa eta Aniztasunaren Kudeaketaren Zuzendaritzak ere parte hartu du. Argazkien bidez sexu-jazarpena erakusten duten ohiko irudiak jasotzen dira, baita emakumeek horri aurre egiteko dituzten aukerak ere. Fotonobela Eusko Jaurlaritzako Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren web atarian ikus daiteke.
 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko