Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

EHUk "Justizia emakumearen begiradan... 10 urte geroago" kongresua egingo du Bilbon irailaren 18 eta 19an

2017(e)ko irailaren 12a

2008. urtean lehenengo “Justizia emakumearen begiradan” jardunaldiak antolatu ziren.  Jardunaldien helburua,  Justizia Administrazioa zuzenbide arloko emakume profesionalen ikuspegitik aztertzea zen. Hamar urte bete dira lehen kongresua egin zenetik, eta horren harira, EHUko Zuzenbide Prozesaleko Sailak  “Justizia emakumearen begiradan… 10 urte geroago” Kongresua antolatu du Bilbon.

Kongresua irailaren 18 eta 19an egingo da Abandoibarrako Bizkaia Aretoan. EHUtik jakinarazi dutenez, Kongresuaren helburua Justiziarekin lotutako gaiak genero ikuspegiarekin aztertzea eta horiei buruz hausnarketa egitea da.  Era horretara, irakasle eta ikertzaileen laguntzaz, parekidetasuna bultzatu nahi da.

María Jesús San José “Justizia emakumearen begiradan…10 urte geroago” kongresuaren hasiera ekitaldian egongo da.  Horrez gain, irekiera ekitaldian egongo dira, besteak beste,  EAEko Fiskal Nagusi Carmen Adán, Donostiako Zigor Arloko magistratu Izaskun Jaka eta Bizkaiko Probintzia Auzitegiko magistratu Nekane San Miguel.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko