Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

EAE auzi kopuru gutxien duen bigarren erkidegoa da

2012(e)ko urtarrilaren 18a

EAE auzi kopuru gutxien duen  bigarren erkidegoa da

2011ko azken hiru hilabeteetan Espainiako epaitegi eta auzitegietan 2.062.157 auzi jaso dira guztira. Horrek esan nahi du auzi kopurua %5,2 jaitsi dela, 2010eko epe berberean izandako datuekin alderatuta. Horrela jasotzen da Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) jarduera judiziala lurraldeka aztertu ondoren argitaratutako “Organo judizialen egoera 2011ko azken hiru hilabeteetan” izeneko estatistika-txostenean.

Estatuan 1.000 biztanleko 43,7 auzi ebatzi ziren. Auzi kopuru txikiena izan duten erkidegoak Errioxa (25,9), EAE (30,3) eta Extremadura (32,1) dira.

Aitzitik, auzi kopuru handiena izan duten lurraldeak  Balear Irlak, Andaluzia, Madril eta Balentzia dira.  Balear Irletan mila biztanleko 51,9 auzi jaso dira hirugarren hiruhilekoan. Ondoren Andaluzia (50,6), Madril (47,3) eta Balentzia (46,4) daude.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko