Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Durangok Familia Elkargunea izango du urrian

2017(e)ko irailaren 13a

Eusko Jaurlaritzak Familia Elkargune bat irekiko du Durangon urrian, Durangaldeko eta eskualdeko familia bizkaitarrentzat.  Elkarguneen helburua, banandutako gurasoek euren seme-alabak kontrolpean bisitatzeko eta banantze gatazkatsuetan adingabeak elkarri emateko lekua eskaintzea da.

Elkargunea Durangoko Udalak utzitako eraikin batean dago, eta bertan egon dira Eusko Jaurlaritzako Justizia zuzendari Loly de Juan, Eusko Jaurlaritzako Bulego Judizial eta Fiskala eraberritzeko zuzendari Amparo López, Durangoko alkate Aitziber Irigoras eta alkateorde Pilar Ríos. 

Gaur egun Euskadin bost Familia Elkargune daude (Bilbo, Barakaldo, Portugalete, Donostia eta Gasteizen), eta Durangokoaz gain, hurrengo hilabeteetan Gernikan eta Tolosan elkargune bana irekiko dira.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko