Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Botere Judizialaren Legearen erreformak barruti judizialak ezereztuko ditu

2014(e)ko maiatzaren 07a

Botere Judizialaren Lege Organikoaren Aurreproiektuak Justiziaren arlo guztietan -antolakuntza arloan, langileen arloan eta funtzionaltasunean- eragina izango duten berrikuntza garrantzitsuak jasotzen ditu bere baitan. Erreforman aurreikusitakoaren arabera, mapa judiziala aldatuko da, Probintziako Auzialdiko Auzitegiak sortuko dira eta Bake Epaileak desagertuko dira.

The embedded asset has been deleted:
Asset Type: ImageFile
Asset Id: 1290077421674
PAGENAME: JustiziaNet/ImageFile/JNETDetalleImageFile

Onartutako testu berriak  orain arte indarrean egon den Botere Judizialaren Lege Organikoa ordezkatuko du -1985ean onartu zenetik, lege horrek 40 aldaketa baino gehiago izan ditu-. Erreformaren bidez, egiturak eraberritu eta XXI. mendeko gizartera, ekonomiara, eta errealitate juridikora egokitu nahi ditu Gobernuak. Izan ere, Gallardonek esandakoaren arabera, 80ko hamarkada hasierako espainiako nekazal gizarteak ez du egungoarekin inolako zerikusirik.

Probintziako Auzialdiko Auzitegiak (PAA)

Espainiako mapa judiziala aldatuko da eta auzitegiak berrantolatuko dira. Horretarako, Probintziako Auzialdiko Auzitegiak sortuko dira (PAA). Aldaketaren helburua, barruti judizialetan oinarritutako egungo egitura aldatzea da. Nolanahi ere, egoitza judizialak ez dira desagertuko. Aitzitik, baliabideak optimizatzeko helburuarekin mantendu egingo dira.

EAEKO 14 BARRUTI JUDIZIALAK
 
ARABA

GIPUZKOA

BIZKAIA
The embedded asset has been deleted:
Asset Type: ImageFile
Asset Id: 1290077421387
PAGENAME: JustiziaNet/ImageFile/JNETDetalleImageFile
Vitoria-Gasteiz
Amurrio
Donostia
Irun
Tolosa
Azpeitia
Bergara
Eibar
Bilbo
Barakaldo
Balmaseda
Getxo
Gernika-Lumo
Durango

Guztira, 50 PAA egongo dira -gehi Zeuta eta Melilla-. PAA bakoitzak ordena jurisdikzional bakoitzeko Sala bana izango du: Zibil-arlokoa, Administrazioarekiko Auzietakoa, Zigor-arlokoa eta Lan-arlokoa. Auzitegi hauek Unitate Judizialak izango dira (epaile bakarrekoak), eta euren baitan epaitegi guztiak bilduko dituzte; horrez gain, epaitzeko atalak izango dituzte eta hauek Probintzia-Auzitegiaren epaitze-lanaz arduratuko dira (garrantzia dela eta,  gutxienez hiru epaileko kide anitzeko organo bati auzi bat egozten zaion kasuetan).

PAA bakoitzaren egoitza probintziako hiriburua izango da. Hala ere,  egoeraren arabera, lekuz aldatutako zenbait egoitza bere horretan mantentzeko aukera egongo da; arrazoiak hurrengoak izan daitezke: lurraldearen biztanle kopurua edo biztanleen sakabanaketa, lan-karga, hiriburura garraio publikoan joateko behar den denbora, edo dagoeneko dauden eraikinei probetxua ateratzea.

Bake Epaitegiak, berriz, Erregistro Zibilerako sarbide bilakatuko dira eta Bake Epaileak desagertu egingo dira.

The embedded asset has been deleted:
Asset Type: ImageFile
Asset Id: 1290077421643
PAGENAME: JustiziaNet/ImageFile/JNETDetalleImageFile

Justizia Auzitegi Nagusiak

Autonomia Erkidegoetako organo judizialak izango dira; orain arte bezala Auzialdian eta Lan-arloan dituzten eskumenak izango dituzte, eta horrez gain, gaur egun Probintzia Auzitegiek Zibil-arloan aurkaratzeko dituzten eskumenak bereganatuko dituzte.   Autonomia Erkidegoetan kasazio-errekurtsoez eta forudunak ikertu eta epaitzeaz arduratuko dira. 

Audientzia Nazionala

Zigor-arloko Auzialdiko Sala eta Administrazioarekiko Auzien Sala izango ditu. Egungo Epaitegi Zentralak bertan egongo dira eta Kide Anitzeko Atala izango du. Atal horren ardura epaitzea izango da.  Hiru Sala Nagusi egon dira: Zibil-arlokoa, Administrazioarekiko auzietakoa eta Lan-arlokoa.

Delituen instrukzioa Auzialdiko Bermeen kide anitzeko Atalaren bidez egingo da.  Berrikuntza horrekin inputatuen bermeak sendotuko dira, instrukzioak azkartuko dira eta magistratuak kanpotik jaso ditzaketen presioetatik hobeto babestuta egongo dira.

Auzitegi Gorena eta Kasazio-errekurtsoak

Aurreproiektuaren arabera, Gorenaren jurisprudentzia loteslea da. Hiru hilabetetik behin, Sala bakoitzak loteslea den jurisprudentzia zein den erabakiko du eta Estatuko Buletin Ofizialean argitaratuko du. Jurisprudentzia horri kasazio-errekurtsoetan sortutakoa gehituko zaio; hau da, legearen inguruko errekurtsoak direnean eta aurreko jurisprudentziari buruzko auzien epaiak direnean.

Berrikuntza horren bidez, Auzitegi Goreneko epaile ezberdinen arteko elkarrizketa sustatu nahi da. Auzitegi Gorenaren aurrean Unitate Judizialek eta Kide Anitzeko Atalek aurkeztu ahal izango dituzte errekurtsoak; baldin eta Gorenaren jurisprudentziak, ezarpenaren ondorioz,  bidegabeko egoerak eragin ditzakeela uste badute.   Errekurtsoak aurkeztu ahal izango dituzte, baita ere, Auzitegi Konstituzionalaren konstituzio-bermeen inguruko doktrinaren kontra doanean, edo zentzu  berean Gorenak emandako epaien kontra doanean.

Auzitegi Gorenak Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren aurrean aurkez daitezkeen eskubideen urraketak salatzen dituzten berrikusteko errekurtsoak ebatsiko ditu.

Forudunak

Aurreproiektuak forudun kopurua murriztuko du;  Konstituzioan zehaztutakoak eta Autonomia Estatutuetan zehaztutako norbanakoak izango dira forudunak. Gainera,  Espainiako erregina eta Asturiaseko printze-printzesak forudunak izango dira. 

Horrez gain, karguaren egikaritzan egindako delituengatik epaitu ahal izango dira forudun-ohiak.  Kasu horietan, forudun zirenean zegokien auzitegiak epaituko ditu.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia eta independentzia judiziala

Independentzia judiziala indartzeko, Kontseiluak epaile baten babes-errekurtsoa onartuz gero,  jarrera nahasgarria eteteko agindua ere eman ahal izango du. Jarrera ez etetea Justizia Administrazioaren aurkako delitua izango da. Epaile bakarra bada, eta adibidez, kritikek ezinegon handia sortzen badiote, kide anitzeko  organo batek auzia izapidetzea eskatu ahal izango du.

Gainera, epaileek elkargokide izateko duten askatasuna aintzakotzat hartuko da;  independentzia eta inpartzialtasuna bermatzeko, elkargoen finantziazioa arautuko da.

Karrera Judiziala: mailak

Karrera Judizialeko kategoria guztiak desagertuko dira eta hortik aurrera epaile kargua bakarrik existituko da. Hala ere, sei urtetik gorako antzinatasuna duten epaileek merezimenduzko magistratu izendapena eskuratuko dute. Neurri horren bidez, lana non egiten duten  kontutan hartu gabe Karrera Judizialeko kide guztien lana aintzatetsi nahi da.

Karrera Judizialera oposaketa aske bidez sartuko da. Oposaketa gainditu ostean, hautagaiek Eskola Judizialean ikasketa teorikoak gainditu eta praktikak egin beharko dituzte.

The embedded asset has been deleted:
Asset Type: ImageFile
Asset Id: 1290077421589
PAGENAME: JustiziaNet/ImageFile/JNETDetalleImageFile

Gainera, bi urtetik behin, lau urte baino gehiagoko esperientzia duten epaileak bikaintasun eta laneko espezializazio probetara aurkeztu ahal izango dira.  Era horretara, espezializazio zehatz batean plaza lortzeko lehentasuna izango dute.

Justizia Administrazioaren Letratuak

Idazkari  judizialak Justizia Administrazioaren Letratu izatera pasako dira. Euren betebeharrak izenaren bidez islatzea da aldaketaren helburua. Gainera, euren estatusa indartuko da, bulego judizialean gerente gisa duten ardura legez ezarriko baita.
Abuztuan lan egingo dute

Atzerapenagatik kalte konponezinak eragin edo Justizia Administrazioaren funtzionamendu egokia oztopa ditzaketen jarduerak aurrera eramateko abuztuan lan egingo dela aurreikusita dator BJLOn.

 

  • Ministroen Kontseiluak onartu berri duen aurreproiektuan jasotako aldaketak zehatzago ezagutu nahi badituzu, Botere Judizialaren Lege Organikoaren Aurreproiektuaren testu osoa ikus ezazu.

 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko