Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Botere Judizialaren eta Unibertsitatearen arteko Hirugarren Topaketan Inaugurazioa

2017(e)ko irailaren 26a

Botere Judizialaren eta Unibertsitatearen arteko Hirugarren Topaketan Inaugurazioa

María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak Botere Judizialaren eta Unibertsitatearen arteko Hirugarren Topaketa inauguratu du, “Justizia globalizazio garaian” izenburupean. Topaketa hori Bilboko Bizkaia Aretoan ospatzen da.

San José sailburuak azpimarratu duenez, bere sailak konpromiso sendoa dauka Justizia Administrazioak baliabide egokiekin egin diezaien aurre globalizazioak eragiten dituen erronkei. Ildo horretatik, María Jesús San Joséren esanetan justizia modernizatzeko prozesuari eman zaion bultzada funtsezkoa izan da dagoeneko globalizatuta dagoen oraina jorratzeko. “Helburua argia da –adierazi du sailburuak–: herritarren, eragile juridikoen eta Justizia Administrazioko erabiltzaileen artean harreman erraz eta azkarra bermatzea, eta, horretarako, XXI. mendeko informazio- eta komunikazio-tresna teknologikoak baliatzea”.

Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Sailak Bulego Judizial eta Fiskalaren Eraberritzeko Zuzendaritza sortu du horretarako, eta azken hori Justizia Elektronikoko Administrazioa Sustatzeko Plana egiten ari da. María Jesús San José sailburuak iragarri duenez, 2018ko lehenengo seihilekoan aurkeztuko da plana. “Plan honek aurrera pausu kualitatiboa eragingo du Justizia Administrazioaren eta herritarren artean lotura elektronikoa, espediente elektronikoa eta prozedura judizialaren informatizazio integrala ezartzeko orduan".

Botere Judizialaren eta Unibertsitatearen arteko Hirugarren Topaketa hori EHUko Zuzenbide Fakultateak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak antolatu dute.

Inaugurazioan  Juan Luis Ibarra EAEJANeko buruak, Patxi Juaristi EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea eta Juana Goizueta EHUko Zuzenbide Fakultateko dekanoak ere esku hartu dute.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko