Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

BJKNk eta CNIk zibermehatxuak eta erasoak ekiditeko elkarrekin lan egingo dute

2017(e)ko urriaren 04a

BJKNk eta CNIk zibermehatxuak eta erasoak ekiditeko elkarrekin lan egingo dute

Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidente Carlos Lesmesek eta Estatuko Inteligentzia Zentroaren (CNI) zuzendari Felix Sanzek zibersegurtasun arloko hitzarmena sinatu dute. Hitzarmenaren helburua, sareko mehatxu eta erasoak aurreikustea eta informazio judizial publikoa babestea da.

Hitzarmenaren arabera, Estatuko Zentro Kriptologikoa (CCN) –CNIren barruan dago-, eta BJKN elkarlanean arituko dira, CENDOJ Dokumentazio Judizialaren Zentroaren bitartez. Elkarlanaren helburua segurtasun informatikoa bermatzea da; horretarako, informazioa elkartrukatuko dute, trebakuntza espezializatua egongo da eta proiektu teknologikoak garatuko dira. 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko