Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Bideoa e-Toolbar abokatuak. Euskaraz lan egiteko tresnak

2014(e)ko martxoaren 19a

Justizia Saileko Epaibi arloak abokatuentzako garatu duen tresnaren funtzionamendua azaltzen duen bideoa argitaratu du. Tresna honen bitartez, abokatuek errazago egin ahal izango dituzte euskaraz epaitegira zuzendu beharreko demanda, errekurtso eta gainontzeko idazkiak.

Tresna honetan, euskara juridikoaren gaineko 220.000 itzulpen-unitate baino gehiago aurkitu ahal izango dituzte abokatuek (legeak, epai zein epaitzak, eredu judizialak, epaitegietako lexiko bateratua...). Eta ez hori bakarrik, abokatuek erabiltzen dituzten formulario juridiko asko dago bertan (bukatutakoan 1.000ren bat izango dira).

Eta azkenik, Epaibi euskaraz dauden lege guztien kontsulta egiteko aukera berri bat garatzen ari da, BOEk daukanaren antzekoa, eta abokatu zein epaileen beharrei egokitua beti ere.

4 Iruzkinak

Justizia.neteko Webmasterra2014/12/02
Kaixo Carlos, Berez e-Toolbarra ezin da deskargatu, gu joaten gara abokatu edo prokuradoreen bulegoetara instalazioa egitera. Bete e-Toolbarra instalatzeko eskaera orria http://www.auziaeuskaraz.com/p/e-toolbarra.html edo zure e-posta edo telefonoa bidaliz gero zurekin harremanetan jarriko gara hitzordu bat zehazteko. Gero arte,
Carlos Allica2014/12/02
Egunon: Ez dut inondik aurkitzen e-toolbar erreminta deskargatzeko esteka. Emango al didazue pistaren bat? Mila esker, Carlos
Webmaster de JustiziaNet2014/03/25
Hola Rosa, desde Justizia.net no tenemos acceso a las solicitudes de certificados que has hecho; por lo tanto, si quieres hacer alguna rectificación debes ponerte en contacto directamente con el Juzgado de Paz o Registro Civil al que hiciste la solicitud. Respecto al envío de los certificados, debes saber que las peticiones llegan a distintos Juzgados o Registros Civiles, de modo que por cada solicitud recibirá una notificación. Saludos
Rosa Lacambra2014/03/21
Perdonen pero he solicitado unas informaciones de partidas de nacimiento, defuncion, matrimonio, etc. y por error he pedido varios de cada uno, Me los están enviado por separado y nrepetidos. Espero que si se puede se me envien correctamente. Un saludo. Gracias

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko