Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Begoña Basarrate EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu-idazkari berria

2011(e)ko martxoaren 30a

Begoña Basarrate EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu-idazkari berria

Francisco Caamaño Justizia ministroa Begoña Basarrateren kargu-hartze ekitaldiaren buru izan da. Hartu duen kargua Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko gobernu-idazkariarena izan da eta ekitaldia Justizia Ministerioko liburutegian egin da.

Basarrateren izendapena 2011ko martxoaren 16ko BOEan argitaratu zen. Ordura arte ere kargu hori berak betetzen zuen Iñaki Sanchez Guiu gaur egun Justizia Administrazioa Eraberritzeko idazkari orokorra denaren ordez.

Ekitaldian Caamañok nabarmendu nahi izan zuen “ Justizia eraberritzeko orduan idazkari judizialen lanak duen garratzia”, beraiek baitira “Justizia Ministerioaren eta eskumenak dituzten Autonomia Erkidegoen arteko lotura”, Bulego Judizial Berria ezartzeko prozesuaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko sorturiko batzordeetan parte hartzen baitute.

Ministroaren ustez, Begoña Basarratek kargua hartuko duen unea “bat dator bizitzen ari garen une historikoarekin, eta bete beharko duen lanaren garrantziarekin".

Caamañoren hitzetan idazkari judizialek beteko duten papera ezinbestekoa da "bulego judizial berria ezartzeko eta normalizatzeko", urteetan oinarri juridiko zehatzen falta izan ondoren, 2010eko azaroan benetan ezartzen hasi baikara".

Bere ustetan, eginkizunak ordenatu eta zerbitzuak berrantolatzeko “eredu berri horren helburua auzien kudeaketan arintasuna lortzea da eta horrez gain epaileak berez bereak diren eginkizunak egiten jardungo dute, hau da eginkizun erabat jurisdikzionaletan”. Era berean, antolaketa eredu horrek "bulegoa osatzen duten unitateen antolaketa- eta zuzentze-lanetan ardura handia ematen die” idazkari judizialei.

Gainera esan du, eredu berri hori dagoeneko ezarrita dagoela Euskadin, Amurrio, Azpeitia, Irun, Eibar, Balmaseda eta Getxoko barruti judizialetan.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko