Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Abusuzko klausuletan espezializatutako EAEko epaitegiak abian jarri zirenetik 2.262 demanda jaso dira

2017(e)ko irailaren 15a

Abusuzko klausuletan espezializatutako EAEko Lehen Auzialdiko epaitegiek ekainaren 1etik irailaren 8ra arte 2.262 demanda jaso dituzte. Estatuan, guztira, 57.068 demanda jaso dira. Lurraldeka, Araban 300, Bizkaian 1.439 eta Gipuzkoan 523 aurkeztu dira.

Iragan ekainaren 1ean, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Eskritura hipotekarioekin lotutako abusuzko klausulen inguruko auzien igoerari aurre egiteko premiazko plana jarri zen martxan. Igoera, Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak zoru-klausulei buruz 2016ko abenduaren 21ean emandako epaiaren ondorioz gertatu da.

Planaren arabera, Lehen Auzialdiko zenbait epaitegi espezializatu dira -probintzia bakoitzeko bat penintsulan, eta bana balear eta kanariar uharteetako uharte nagusietan-. Epaitegi horien betebeharra da finantziazio kontratuetako baldintza orokorren inguruko auziak bideratzea, mailegu hartzailea pertsona fisikoa izanik, bermea higiezin bat denean.

Auzi hauen artean daude, besteak beste, zoru-klausulak, muga-eguna aurreratzea, berandutze- interesak, hipoteka-gastuak eta multidivisa hipotekak.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko