Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Abokatutzak EHUren udako ikastaroetan parte hartuko du Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Institutuan

2017(e)ko uztailaren 13a

Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Institutuak (IISJ), EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen XXXVI. edizioarekin elkarlanean, honako udako ikastaro hau antolatu du: “La crisis de las profesiones jurídicas en un mundo en transformación: dinámicas locales y transnacionales” (Lanbide juridikoen krisia eraldatzen ari den mundu batean: tokiko eta nazioz gaindiko dinamikak). Ikastaroa uztailaren 17 eta 18an izango da, astelehen eta asteartez, Oñatiko Lege Soziologia Institutuan (Gipuzkoa).

Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiko ordezkari bat “Abokatutza globala eta tokikoa” mahainguruan ariko da, beste hauek solaskide dituela: Goretti Madina, abokatu-ekonomialaria, Carlo Allorio, abokatua eta Consiglio Nazionale Forense erakundeko kidea, eta Jon Etxabe, abokatua.

Uztailaren 17an, asteleheneko jardunaldian, honako hauek ere ariko dira: Enrique Lucas Murillo de la Cueva, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kidea, eta José Juan Toharia, katedratikoa eta Metroscopia erakundeko presidentea.

Ikastaroak lege arloko profesionalak, tokikoak nahiz “globalak”, eta ikerlariak bilduko ditu, baita arduradun politikoak ere, esperientziak eta ezaguerak partekatzeko. Ikastaroaren helburuen artean, bi hauek nabarmentzen dira: lege arloko lanbideen jardunean eta justizia eskuratzeko aukeretan eragiten ari diren tokiko eta mundu-mailako eraldaketak aztertzea, eta, zehatzago, eraldaketa horiek lanbide juridikoetan (abokatutza, prokuradoretza, bitartekaritza, abokatutzako tipologiak...) duten eragina modu espezifikoan analizatzea.

IISJ institutuak 10 beka eskaintzen ditu unibertsitateko ikasleentzat, matrikula-gastuak ordaintzeko. Eskabideak helbide honetara bidali behar dira e-mail bidez: malen@iisj.es.
 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko