Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

2015eko genero indarkeriaren 60 biktimetatik 13k bakarrik zeukaten salaketa aldez aurretik jarrita

2017(e)ko irailaren 27a

2015eko genero indarkeriaren 60 biktimetatik 13k bakarrik zeukaten salaketa aldez aurretik jarrita

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Etxeko eta Genero indarkeriaren Aurkako Behatokiaren aditu taldeak, 2015. urteari dagokion bikote barruko eta bikotekide ohiek eragindako genero eta etxeko indarkeriaren heriotza-biktimei buruzko txostena argitaratu du.

Txostenaren arabera, 2015ean bikotekide  edo bikotekide ohiek 60 emakume hil zituzten, hau da, 2014. urtean baino %11 gehiago (urte horretan 54 eraildako egon ziren).

Aldez aurretik salaketa jarrita zuten ustez bikotekide edo bikotekide ohiek eraildako emakume kopurua %53 jaitsi da. 2015ean, 13 izan ziren aldez aurretik salaketa jarrita zuten emakumeak (kopuru osoaren % 22). 2014an, berriz, batez bestekoa % 33 izan zen. 

Hildako emakumeetatik lauk babes-agindua zuten.  Lau hildakoren artean biktimetako batek, zigor-urraketa onartu zuen  -hiltzaileak biktimarekin etxebizitza berean bizitzen jarraitzen zuen-.

Adituek azpimarratu dutenez, salaketak ikertzerakoan, azken indarkeria kasua hartzen da oinarritzat; hori dela eta, beharrezkoa da salatzeek indarkeria harremanaren nondik  norako guztiei buruz luze hitz egin ahal izateko leku apropos bat eskaintzea, bai polizia- zein egoitza-judizialetan ere. 

Horrez gain, salaketaren nondik norakoak behar bezala jaso eta bideratzeko, polizia eta egoitza judizialetan biktimei egiten zaien harrera langile espezializatuen esku -abokatuak barne- egon behar dutela adierazten da txostenean.

2 Iruzkinak

Eduardo Jorge2017/09/28
por cierto como seguis haciendo lanzamientos cuando la ley hipotecaria espaola esta en el tribunal europep y hay comunidades que han suspendido los lanzamientos por este motivo?
Eduardo Jorge2017/09/28
vosotros mismos admitis que la ley feminazi y anticonstitucional de LVG no ayuda a las victimas reales del maltrato, valla ironia no? En cambio si sirve para condenar inocentes.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko