Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Zerbitzuak eta izapideak > Abizenak aldatzea

Abizenak aldatzea

  • Aurrez aurre izapidetu

Ohiko galderak

Zein kasutan erabil dezakezu

  • Zure seme-alabatasuna aldatzen baduzu (adibidez, adoptatua izatean).
  • Zure abizenen hurrenkera aldatu nahi baduzu.
  • Zure abizenen grafia euskarara egokitu nahi baduzu.
  • Abizenaren aurretik "de" partikula jarri nahi baduzu, izenetik bereizteko eta izen konposatua dela eman ez dezan.
  • Zure seme-alaben abizenak aldatu behar badituzu, zureak aldatu dituzulako. Zure semea edo alaba adin nagusikoa bada, abizenak aldatzeko baimena espresuki eman beharko du.
  • Zure abizena aldatu eta erabili ohi duzuna jarri nahi baduzu; betiere abizena zure gurasoetako batena bada eta bi familia-lerroei eusten badiezu, hau da, bi gurasoen abizenak izaten jarraitzen baduzu.

Zer behar duzu

NANaren fotokopia

  • Adingabea bazara, gurasoekin etorri beharko duzu, eta haiek NANa  ekarri beharko dute
  • Seme-alabak adingabeak izanez gero, zure ezkontideak ere bertaratu behar du, bere NANarekin, ados dagoela azaltzeko

Hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria

Ziurtagiria Justizia.net atariko ziurtagiria eskatu aplikazioaren bitartez online eska dezakezu.

Errolda ziurtagiria

Adingabea bazara, zure gurasoena ere ekarri beharko duzu

Familia -liburua

Adingabea edo ezkongabea bazara zure gurasoena ere ekarri beharko duzu

Bestelako dokumentazioa

Zure abizenaren ordez, erabil ohi duzuna jarri nahi baduzu, honakoa behar duzu:

  • Justizia Ministeriora zuzendutako dokumentu bat idatzi, abizena aldatzeko arrazoiak azalduz.
  • Zure gurasoen hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria. Jaiotza ziurtagiria Justizia.net atariko ziurtagiria eskatu aplikazioaren bitartez online eska dezakezu
  • Inskribatu nahi duzun abizena erabili ohi duzula eta abizen horrekin ezagutzen zaituztela ziurtatzen duten zenbait dokumentu. Besteak beste, dokumentu hauek aurkez ditzakezu: fakturak, liburutegiko txartela, polikiroldegiko txartela, posta elektroniko helbidea, lagunen arteko posta-trukea...
  • Adinez nagusiak diren bi lekuko, bakoitza bere NANarekin.
  • Ezkonduta bazaude, familia liburuaren fotokopia ere aurkeztu beharko duzu, eta zure ezkontideak ere bertaratu beharko du, bere NANarekin, ados dagoela azaltzeko.

Nork egin dezake

 Adinez nagusia den edonork

2000 urtearen ondoren jaiotakoek, adinez nagusi izan arte,  ezin izango dituzte abizenak lekuz aldatu. Urte horretatik aurrera, Erregistro Zibilek eta Bake Epaitegiek  seme-alabei amaren abizena aitarenaren aurretik jartzeko aukera ematen dutelako.

Aurkezteko epea

Izapide hori egiteko, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik Erregistro Zibil edo Bake Epaitegi batzuetan.

Edozein kasutan, hitzordua eskatu baino lehen, dokumentu guztiak aurkeztu behar dituzu. Hortaz, une horretan esango dizute izapidea egiteko Erregistro Zibilera edo Bake Epaitegira bueltatzeko hitzordua eman behar dizuten edo ez.

Non aurkeztu

Bizilekuaren arabera dagokizun Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian.

Nola erantzuten dizugu

Zure eskaera bideragarria bada, berretsi egingo dugu, eta ahal bezain azkar jakinaraziko dizugu. Hala ere, Erregistro Zibil edo Bake Epaitegi bakoitzak epe ezberdinak dauzka izapide hori egiteko.

Jakinarazpena jaso ondoren, 180 eguneko epea izango duzu aldaketa eskatu eta onartzeko.

Abizena aldatzeko izapidea abizenak aldatuta dituen jaiotza-ziurtagiria jasotzen duzunean bukatzen da.

Abizena aldatzeko eskaera bideragarria ez dela jakinarazten badizute, beste eskaera bat aurkez dezakezu, zuzenean Justizia Ministerioan. Izapide hori ere bizilekuaren arabera dagokizun Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian egin behar duzu.

Izapidetu bitartean

Akats posibleak zuzentzea: Abizenak aldatuta dituen jaiotza-ziurtagiria jasotzen duzunean, akatsen bat ikusiz gero, ofiziozko zuzenketa egin diezazukete eta, gutxi gorabehera 24 orduko epean, jaiotza-ziurtagiria jaso dezakezu, zuzenketa orri-bazterrean duela.

Izapidearen kostua

Doako izapidea.

Informazio osagarria

Abizenen hurrenkera behin bakarrik alda daiteke.

Abizenak aldatuz gero, zure dokumentu guztiak aldaketa horretara egokitu beharko dituzu (karnetak, titulu akademikoak eta abar).

Kontsulta ezazu euskal abizenen grafia Euskaltzaindiaren webgunean.